aurkibidera joan
   


 

—oh, euzkadiren azken gonbidatua—

maripi solbes

 

nolaz pelikula bat filmatzeko
martinitok bere apunteak
hartu zituen

 

—Veintidós.

        —¿Cuánto ha dicho?

        —Veintidós.

        Uff! Ze bero. Atean txartelak klik-klatzen duena dago, nik daukadan pixalearekin... Lortu dut azkar berrogei ta hamar urte, ile hori tintaduna eta adinaren haragi eta azal eroriak erakusten dituen emakume baten atzetik pasatzea.

        Bi paso gehiago eta banago. Poltsa ate ondoan utziz gero? ez, hor busti egingo zait eta hementxe dagoen parfume d'arrosasekin. Azkenean lepotik zintzilikatu beharko dut, galtzak jetxi, pixak ia, ia ezpainak bustitzen sentitzen dut, baina, zirkozko jesto majistral batetan, ale hop! nere bragak belaunetan kokatzen ditut, gaur zortea euki dut, pittin bat besterik ez dut busti.

        Bestea makinala da, papera hartu, lehortu, galtzak altxatu, kremailera, poltsa, krisketa, ausnarketa, andena, jendea, bat, bi, hiru...; jendea, hamalau, hamabost..., jendea...

        Fijatzen hasiz gero, hauxe panoramie! ondoko neska-mutil, hamasei hamazazpi urtetakoak, examinen (Azterketen, en fin!) traszendentziaz hitz egiten.

        —Y nos piensa follar a todos.

        —Qué hija puta.

        —Y encima la cabrona de ella va y nos dice que el que no apruebe este examen, no se presenta al final.

        Baina ohiturazkoa denez edozein igande arratsaldetan ligerako bada lekua ere, eta joka, eta muxu bat begi politak dituenak, berde sandia, neska morena, ttittiak aire suelto horrekin dituenari.

        Atzeko pareja... galduezina, baina ez horrelako burnizko matxina bezala, keba, keba... askoz ere laketago begi bistarako. Neskak hamasei lustro ispilu aurrean pasa duen horietakoa, eta ez edozelan, periako panpina, txikia, bukle horiak, «rizador de bolsilloarekin» eginak, ilea perfektoki tintatua, makilaje azal desegokitasun txikiena ere estaltzeko, kamioian omututako ezpain fresak, rimel, orain beherapenak direla profitatuz hamar kutxa bosten prezioan erositakoa eta bat erregaluz, dena bere soineko beltza xarmantan, erdi seta erdi raso eta gasazkoa, buelozko gona, tailea ongi markatuta, sandalia beltzak takoi luzezkoak eta bolsoa, emaneskaren tamainakoa.

        Mutila Corte Inglesero tipikoa. Jaka, kamisa, korbata, galtzak, galtzontziloak, kamiseta, galtzerdiak, zapatak eta irriparra.

        Neskak mutilari begiratzen dio, mutilak neskari, demasak «hoy te quiero más que ayer pero menos que mañana» propagandarako.

        Gizon bat, langilea itxuragatik, buruz ikasten ari da hurrengo oposizioetarako, telebistako programa, gora eta behera, telefilmak, telenobelak, teleberriprogramak, telepartidoak, aste honetan zenbat ordu pasa ahal izango ditu kajoi mirakulosoaren aurrean.

        ¿Qué pasa Charlie? Igandean futbolezko partidoa, too matxa.

        Eta bitartean zu jakin gabe filmatuta izan zinatekeen, eta telefilma baten jende multzoa izan.

        Uff, ba dator trena.

        Groing, groingg, glash, gruuup... ene sabela!, kee hauek bezain beltza da.

        Jai orokorra datorrenean, tren guztiak suizidatzera konbidatu beharko ditugu.

Zeruko Argia
851. zenbakia
1979-11-11