Literatur Emailuak
2006ko maiatzaren 6an
Susa literatura argitaletxea

 

Atriletan zintzilik


Joan dira zenbait urte herriz herri poemak irakurtzeari ekin genionetik. Joan dira zenbait urte behinola zabalik eta garbi zegoen bidea sasiak jan gura zuela ohartu eta berriz ere garbitzeari ekin genionetik..Ordutik, egiten duguna zentzugabeko nahasketa baino ez dela leporatu digute. Gure testuek ez dutela deus balio eta horregatik apaintzen ditugula desitxuratu arte, anabasan galarazi arte. Gure helburua nabarmentzea ei da, komunikabideetan ahalik eta foto gehien hemerotekatzea. Posearen poetika ei da gurea.

Buruko azkura hori baretu gurean hasi gara berbetan; Egia da, akaso beldurra diogu gure poemak, daudenean, ordubetez irakurtzeari. Geuk ere aurreiritziak ditugu: poesia astunegia da, aspergarriegia, bere horretan eskaintzeko, horregatik laguntzen gaituzte musikari, aktore, margolari, irudigile eta enparauek.Baina oraingoz, liburuek ez dakarte musikarik!? Poesia liburuetan ez da ilustratzaileen zantzorik!? Ez baitira bizileku bera poemarentzat liburua eta oholtza. Liburuan etxeko da poema eta oholtzan etorkin. Orduan igo ditzagun liburuak oholtzetara eta esan dezatela esan beharrekoa, guk idatzi genituen, utz gaitzatela baketan! ai baina entzungo duenik ez badago?! eta… entzuten duenak hori baino ez du egiten, entzun? begiak itxita dator? konpasa galduta?

Bildu ginen poetak, musikariak, aktoreak, pintoreak eta enparauak. Bildu ginen hizkera bat darabilgulako, irakatsi zigutenari aurre egiteko geurea sortzeko beharra dugulako. Elkar ulertzen dugu. Ez gara gor, mutu, itsu.

Baina ikastea memoria ariketak egitea ere bada eta sortzen ari garena errepasatzeko astia hartu beharrean gaude. Horregatik dakartzagu galderak ikurrak atriletan zintzilik.



Mikelazulo
bihotz bakartien kluba

Literatuzta