3. Liburuaren garrantzia eta baliagarritasuna.
  • Beste ezer aipatu orduko, hauxe esan behar dugu: lehen aldiz egiten dela datuen bilketa hain zabala; batzuetan eskuragaitz diren aldizkarietatik egindako bertso eta olerkien bilketa...
  • Euskal literaturari egindako ekarpen ederra da.
  • Euskal literaturan lan egiten duten, eta batez ere autore zehatz batzuei buruzko literatur lanean ari diren ikertzaile eta historialarientzat laguntza eskergaitza da. Liburu honekin, han eta hemen sakabanaturik dagoen idatzizko eta ahozko literatur materiala eskuratzeko bidea irekitzen eta errazten zaie. Bertsolari eta olerkarien lan osoak prestatu eta argitaratzea ikaragarri errazten da.
  • Herri, hiri, probintzia... bakoitzak nahiko erraz bil eta argitara dezake bertako seme-alabek bertsotan eta olerkitan egindako lana; literatur arlo honetan haiek egindako ekarpena hobeki ezagutu dezake.
  • Beraz, herrialde bakoitzeko eta Euskal Herri osoko olerki-lan literarioa eta bertsolariena berregiteko eta osatzeko laguntza bikaina eskain dezake obra honek....


Edukia eta estadistika
Egileak, bertsoak, izenordeak zein norena den ezagutzea. Zailtasunak
Liburuaren garrantzia eta baliagarritasuna
Ikur eta laburdurak
Aztertutako aldizkari eta egunkariak, eta haiek aipatzeko era laburra
Eskerrak ematea