inprimatu
Borthu mugako feidak ziren: Bakhiak
Izenburua:
Borthu mugako feidak ziren: Bakhiak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1906
Argitalpenaren urtea:
[20]
Alea:
28.zk.
Orrialdea:
3

Borthu mugako feidak ziren: Bakhiak

 

 

 Borthu mugako feidak ziren: Bakhiak.

 Egintcherik edo ez mando trotiak,

 Bakhotcha abiatu zen bazkaitara,

 Haitatu zian botche chokho batetara.

 Ophil gorriak, ounsatto gizenturik.

 Tchinkor, bai eta arrautzez khalkaturik,

 Alforjetarik ordian agertu ziren;

 Erdi ere bertan ernari baziren.

 Ala zen Frantzes, ala zen Espaņoula,

 Hortz letaginak zorrotzik, hala noula

 Gosez bi egun oso egonik dena,

 Ametsetan zen ez galtzeko hamena.

 Horra noun diren, nabelak eskietan.

 Hen giderrak dutielarik, pantalouetan

 Den pattalet sakolaren hegiari,

 Soka mehe baten etcheka ezari.

 Ophil eta bestiak, okelaturik,

 Zothal baten gaņan ziren hedaturik

 Hantik galtzen ziren, galtzen uchtioki,

 Nabelaren phuntaz, ahorat zalheki.

 Ihourk etzian chahakoua ahazten;

 Janhari harek nafarra zian galthatzen.

 Frantzes lagun andana bat, hola hola,

 Ostatuko zielarik Senta ola.

 Au ziradian, oi bena gochouan,

 Jan, edan, erri, solasa ere ahouan.

 Hainbestenarekin, nourbaitek, lorietan,

 Hala bizitzia eder zeron bortietan)

 Botz ozen batekin, egiten du: Ardou!

 Olha borthan: Tan! Tan! - Nour da hor? - Gabelou.

 Chahakoua ederki odol husturik zen;

 Haren phantzoillian, hatik, tchorta bat bazen

 Emazter bihotza phizten dian hartarik.

 Zen harrupak etzian Frantzes kartarik.

 Zoumbat dugu, kachket, arren goure khountia?

 -Berrogeito bat liberaren altia.

 Besta ederraren ondouan, hori mina!

 Gabelou! Gabelou! debrien zikhina?

 


inprimatu