inprimatu
Bizi naiz munduan
Izenburua:
Bizi naiz munduan
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
48
Alea:
1820.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bizi naiz munduan.

 

 

 1

 

 Bizi naiz munduan

 Aspaldi handian,

 Bethi trichtezian,

 Penak bihotzian...

 Amodiotan nintzan

 Izar batekilan:

 Hura ezin ikhus

 Plazer dudanian,

 Ez baitut etchian,

 Ez eta herrian.

 

 2

 

 Aira banindadi

 Ainhara bezala,

 Ardura joan nainte

 Maitearen gana:

 Nere pena-changrinen

 Hari erraitera,

 Bai eta doloren

 Hari salhatzera,

 Aitaren ichilik solas egitera.

 

 3

 

 Izan niz Barkochen

 Kusiaren etchen,

 Ahuntz-jaki jaten,

 Segur ona baitzen:

 kosteletak errerik,

 Biriak egosirik,

 Ogia mullerik,

 Arnoa gozorik:

 Han etzen eskasik,

 Maitea, zu baizik...

 

 4

 

 — Muthiko charmanta,

 Hola mintzatzeko,

 Joan zaitzu kapeta,

 Ez da dudatzeko:

 Arno on eta ogi,

 Lur-sagar, ahuntz-jaki,

 Heien laguntzat ni

 Ez nauzu tcharregi?

 Esker mila zuri,

 Gaicho muthur-zuri!

 

 5

 

 Izarra zerutik

 Ez da nihoiz jausten;

 Ni ere leihotik

 Nagozu entzuten:

 Koblarik ederrenak

 Ja ditutzu emanak,

 Nik aldiz hemendik

 Ausarki entzunak;

 Banoa ohera,

 Zu zoaz etchera...

 


inprimatu