inprimatu
Bitoriano ta Jose
Izenburua:
Bitoriano ta Jose
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
308.zk.
Orrialdea:
2

 Bitoriano ta Jose,

 Irugarrena Joan Martin,

 Gauza bat nai nuke jakin,

 Mallu-txiki'ko sagardo aiek

 Ia ote zuten irakin,

 ARGIA'n bidez ots egin,

 Etzaidazute utz egin,

 Kezketan egon ez nadin.

 

 Asteartita arratsa

 Ez nun igaro garratza

 Zuekin eiñaz ametsa.

 ¡Uste kabian iru lagun zar

 Topo eginda zer poza!

 Ez naiz esateko lotsa

 Betikan gora arnasa,

 Zoratzen neukan biotza.

 

 Ernani'n daude upelak

 Sagardo indartzuz beteak,

 Konpontzentuzte elizeak.

 Nai dezuenean oiu bat egin

 Zabalduko ituk ateak,

 Lasaiak jantzi trajeak,

 Sendatuko itugu ajeak,

 Etorri lagun maiteak.

 Beasain

 


inprimatu