inprimatu
Biriatu-ko herria
Izenburua:
Biriatu-ko herria
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1906
Argitalpenaren urtea:
[20]
Alea:
22.zk.
Orrialdea:
3

Biriatu-ko herria

 

 

 1

 

 Biriatu-ko herria,

 Dohatsu zara jarria! (bis)

 Aphez hauta dohatzuneko, hauta zaitzu ethorria

 Midetsi dugu dohatzuna, bai midetsiko berria. (bis)

 

 2

 

 Imatz-ek bere burua

 Ikusi du maitatua.

 Marty-k atchiki du Ziburu hamar urthe choratua:

 Dela bata, dela bertzea, zelarik estimatua.

 

 3

 

 Marty sarthu zaitzuena,

 Aphez gazte hoberena!

 Erne bizi, zuzen ihilki, kontseilaria lehena,

 Usnatzen duelarik ongi behar-orduetan dena.

 

 4

 

 Lehengo zuen gizonak!

 Gogoan ditut izenak:

 Moniort, Anderre, Baldatzar, Daintciartekin lehenak!

 Onez orhoitzapen datzue lehen hemengo mintzenak

 

 5

 

 Martingo bai eta Chouhy,

 Hiribarren, Capandeguy!

 Etcheto, Landerrech, Urruty, denen hirer zerbitzari.

 Hek denak baino hobe guti dathorkio munduari.

 

 6

 

 Zaharragoen semeak,

 Ematen darot barneak:

 Gizon athera gaitezkela batzuek eta bertzeak,

 Baldin fagoratzen bagaitu elkhar bethi laguntzeak.

 


inprimatu