inprimatu
Bidarraiko Donadoak
Izenburua:
Bidarraiko Donadoak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1914
Argitalpenaren urtea:
28
Alea:
1399.zk.
Orrialdea:
3

Bidarraiko donadoak

 

 

 Trionfa bat ederra badugu herrian,

 horren deklaratzerat orai naiz abian,

 arrazoin ere badut nere idurian,

 desira huntan ginen joan den aspaldian.

 

 Emanen ditut beraz zenbeit pertsu bera

 donado gazte hoien banda eder horri...

 Lehenbizikoa da Tsantso Lekumberry,

 lagunak nor dituen erranen dut sarri.

 

 Horren lehen auzoko da Manech Gorria;

 hunek aithortzen dauku bihotzez egia:

 aspaldian dagola andre bat nahia,

 bainan behar lukela gazte ta propia.

 

 Hirugarrenekoa Lapartsori premu,

 harturen ez ahal du solas hautaz damu.

 Fite cherka niro nik horren plaza banu...

 hots, erreparo zerbeit eginen ahal du!

 

 Laugarrenekoa da Miguel Errecarte;

 etsitua dela're kasik erran daite:

 bizkitartian hunek badu begitarte,

 Lamurrerat ohian hor dukegu fite!

 

 Karrikan baitagozi Miguel eta Petan,

 hoien solasak eman behar ditut betan:

 fidantziarik guti dutela andretan

 ez direla chahutzen behar den obretan.

 

 Herriko lehena dut Ganich Putsukoa:

 gozatu beharko du supazter chokoa.

 Guzien buruzagi hi haut hautatua

 karriatu behar duk ororen koroa.

 

 Horren ondotik nor den erranen dut sarri,

 «Serjent Majoretako» baitut Eñaut Herri

 donadoen bandera ez nahiz erori,

 gortegiten hasi da ikusi orori!

 

 Herrian huts egiten othe dut bat ere?

 Hi naski egiten haut, Kadet Etchepare

 urthe huntan, ez bahiz ezkontzen hi ere,

 ezarriko hautala bertze hoien pare!

 

 Oro konda banintza, balitazke ehun;

 hor nahas mahas hirrunharrun dabiltza

 hoientzat sosegurik ez ditake nihun

 hil et'ondoan ere karreun!!


inprimatu