inprimatu
Biba Donibane
Izenburua:
Biba Donibane
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1904
Argitalpenaren urtea:
[18]
Alea:
21.zk.
Orrialdea:
2-3

Biba Donibane

 

 

 1

 

 Errespetu, ohore, Larralde jaun merari,

 Gizon begitarte ou arrai onestari.

 Nola baitago aita seme maiteari

 Hala zu beha zaude Donibandarrari.

 Zainikan dukeguno, gauden Larralderi! (bis)

 

 2

 

 Horra zure lagunak, guziak zer gizonak!

 Harri peñak iduri zurekin direnak.

 Plazer ala penetan zuri daude denak,

 Zurekin direlakotz obra ederrenak

 Jende chehearentzat elhe hoberenak. (bis)

 

 3

 

 Maiatzaren lehena orhoitzeko eguna,

 Etsaia agertu da itchuraz leguna.

 Boz emaileri Zion: «Hau da bide ona!

 «Zaharrak utzirikan zatozte gu gana!

 «Ez da Errepublikan gurekin ez dena.» (bis)

 

 4

 

 II ainan Donibandarrek orori erakutsi

 Nehor ez zela naHi ez estekan bizi,

 Egun oroz ogia libro irabazi,

 Behar bagindu ere penetan iraizi,

 Horra zer gogoetak ditugun guk hazi! (bis)

 

 5

 

 Choriak, primaderan egiten du khantua.

 Zeren den libertatez osoki hantua.

 Arbaso zaharrenek berek landatua,

 Libertatea, gutaz bethi maithatua.

 Bihotzen erroeri zu zaude lotua! (bis)

 

 6

 

 Liberté, Egalité, ere Fraternité,

 Frantziako banderak ekhartzen zaituzte

 Hirur gauza horiek nork khen ditzazkete?

 Erroak barnachegi eginak dituzte!

 Ehun idiek ezin athera liozte! (bis)

 

 7

 

 Bertz'orduz aditu dut kantuz ari Otchalde

 Pertsu ederrenetan Eskualdunen alde.

 Persuak ez ditugu hak bezain eskualde.

 Bainan Donibandarrak halere bagaude.

 Erranez orok: Biba, bai, biba Larralde! (bis)


inprimatu