inprimatu
Bi soldado Baigorriarrak
Izenburua:
Bi soldado Baigorriarrak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1910
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
1229.zk.
Orrialdea:
4

Bi soldado Baigorriarrak

 

 

 1

 

 Mila zortzi ehun ta bostgarren urthean,

 Rhin derizan ibaiko bazter zahalean

 Zagon Frantses armada, guzien ustean

 Etsaiarekin gerlan hasteko menean.

 

 2

 

 Armada handi hartan, sor lekutik urrun,

 Ezarriak baziren hogoibat Eskualdun,

 Bia Baigorriarrak haurreko bi lagun,

 Elgarrekin josiak... han ziren ezagun.

 

 3

 

 Orhitat itzultzen da Orhiko choria;

 Eskualdunak maite du bere sor tokia,

 Maite sort-etche churi, teilatu gorria;

 Handik kampo denean, harat du lehia.

 

 4

 

 Eskualdun soldadoek, arrotz leku hetan.

 Beren herria zuten aiphu maizenetan.

 Eskual kantutto zembait emanez artetan.

 Iduritzen zirela bere mendietan.

 

 5

 

 Baigorrik, plaza besta zuen hurbildua

 Bi soldado gazteek ezin faltatua;

 Pilota partida bat zuten hitz hartua,

 Aintzinean emanik erresan dirua.

 

 6

 

 Holako tepertuan zer eginen dute?

 Harispe jenerala berekin balute!

 Han balin bederen Etcheverry, Duthe!

 Baimena sei asteren naski balukete.

 

 7

 

 Manuaren hausteaz dire arrangura:

 Ihesari dagoke gaztigu segura

 Baimena galdetzera nor laite mentura

 Galdeak ez baitire nausien gustura?

 

 8

 

 Azken egunak ditu hurbil uzta-hilak,

 Ichilik badoazi gure bi muthilak;

 Nola baitziren hazkar, bolondros, biphilak,

 Harmatzat hartzen tuzte bakarrik makilak.

 

 9

 

 Soldadoa jiten da herrirat alairik;

 Harentzat ez da patar, bide maldatsurik

 Biak bardin gaitz beraz baitzauden harturik,

 Zangotan ez zuketen sendi pochulurik.

 

 10

 

 Zaharretarrik dugu hertz-orduz aditu,

 Oinez bide guzia zutela segitu,

 Burutik bururaino Frantzia kurritu,

 Baionan zembeit oren zirela gelditu.

 

 11

 

 Baionatik etcherat ez zitzayen luze:

 Zalhu zituzten igan Arruntz, Uztaritze,

 Cambo, Itsaso-zilo, Bidarray, Orzaize;

 Iragan ilhuneko bai bozik Urdoze.

 

 12

 

 Gana jaustera zohan zeru gainetikan.

 Ezkilak ari ziren airos errepikan,

 Soinulari jakinak, arrabit musikan,

 Lagunekin zabiltzan Aintcharte karrikan.

 

 13

 

 Nolako zoriona! Oi zembat atsegin

 Ahal zuten senditu sartzean Baigorrin,

 Burhaso, haurrideak ikustearekin!

 Guziek bozkarioz nigar zuten egin.

 

 14

 

 Hamabost egun oso emanik bideko,

 Zuzenik aski bazen ongi pausatzeko.

 Indarrak berriturik biharamuneko.

 Tenorez jeiki ziren mezarat gateko.

 

 15

 

 Zoin gocho zitzaioten mezan aurkitzea,

 Eliza chaharrean othoitz egitea,

 Orhoitzapen eztien errreberitzea,

 Kantarien bozeri juntatzea.

 

 16

 

 Ordukotz bazakiten Garazin, orotan,

 Partida behar zela Baigorrin pilOtan.

 Hainitz sarthurik zauden, irabaztekot

 Baigorriarren alde trebes izpichotan.

 

 17

 

 Bi soldadoak ziren ederki jokatu;

 Ikusliar guziak beha loriatu;

 Partida zen askotan bardinduz luzatu;

 Azkenean Baigorrik Baztane garraitu,

 

 18

 

 Bestetarik lekura, bi Baigorriarrak

 Gintuen armadarat itzuli beharrak.

 Bozki zuzten iragan gau egun ondarrak;

 Goiz-danik hasi ziren aitamen nigarrak.

 

 19

 

 Etchekoen uzten, oi zer bihotzmina!

 Herritik ilkilzea, zer kolpe samina!

 Beharrik finki zuten biek hitz egina;

 Deusek etzuen hautsi heyen chede zina

 

 20

 

 Adios, zuten erran, adios Baigorri!

 Amodioak gaitu hunarat igorri;

 Laster nahi ginuke bethikotz ethorri.

 Othoi, zuk, o Jainkoa, gaitzazu sokorri

 

 21

 

 Ilhunik hartu zuten jin bide ber bera,

 Azken so bat aurdikiz mendien gainera.

 Makurrik gabe ziren heldu Bordelera;

 Hortik jo zuten biek chuchen Rhin aldera.

 

 22

 

 Buruzagiek zuten handizki miretsi,

 Nola ez ziren egon gerlaren ihesi.

 Zer diren Eskualdunak hor zuten ikusi;

 Bai eta barkamendu biek ardietsi.

 

 23

 

 Handik arte laburrez, betan Frantzian

 Autrichia, Rusia zitzaizkun jazarri.

 Napoleon handia baitzen aintzindari,

 Frantzia zen fidatu haren izarrari.

 

 24

 

 Abendoaren bian, gudu mementoan,

 Baigorriar gazteek, ber gauza gogoan,

 Zioten, pharaturik elkarren ondoan

 «Hobeki ginitazke Baigorry chokoan.»

 

 20

 «Hemen hil edo bizi daike berehala:

 «Beraz dezagun egin gur-egin ahala.

 «Irabaz bagineza Baigorrin bezala!

 «Jainkoak orai ere begira gaitzala.»

 

 26

 

 Etsaiek galdu zuten itsuski gudua,

 Auzterlitzeko gudu guziz aiphatua.

 Frantziak gora zuen altchatu burua,

 Aphurbat egotu zen bakean mundua.

 

 27

 

 Zer egin othe ziren Eskualdun gaichoak?

 Gerlak ekartzen ditu herecha gachtoak,

 Eskualdunak zituen lagundu Jainkoak;

 Bizirik jalgi ziren gure bi hauzoak.

 

 28

 

 Ohore, dugun erran, bi soldadoeri,

 Baigorriar muthiko borthitz, suharreri.

 Aitak, zuek erakuts goizik semeeri,

 Artoski jarraikitzen Eskual oidureri.

 


inprimatu