inprimatu
Bi soldado Baigorriarrak
Izenburua:
Bi soldado Baigorriarrak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1905
Argitalpenaren urtea:
[19]
Alea:
32.zk.
Orrialdea:
2

Bi soldado Baigorriarrak

 

 

 1

 

 Mila zortzi ehun ta bostgarren urthean,

 Rhin derizan ibaiko bazter zabalean

 Zagon Frantses armada, gutien ustean

 Etsaiarekin gerlan hasteko menean.

 

 2

 

 Armada handi hartan, sor lekutik urrun.

 Ezarriak baziren hogoibat Eskualdun,

 Bia Baigorriarrak, haurreko bi lagun,

 Elkarrekin josiak... han ziren ezagun.

 

 3

 

 Orhirat itzultzen da Orhiko choria:

 Eskualdunak maite du bere sor tokia,

 Maite sort-etche chori, teilatu gorria;

 Handik kampo denean, harat du lehia.

 

 4

 

 Eskualdun soldadoek, arrotz leku hetan,

 Beren herria zuten aiphu maizenetan,

 Eskual kantutto zembait emanez artetan,

 Iduritzen zirela bere mendietan.

 

 5

 

 Baigorrik, plaza besta zuen hurbildua

 Bi soldado gazteek ezin faltatua;

 Pilota partida bat zuten hitz hartua,

 Aintzinean emanik erresan dirua.

 

 6

 

 Holako tepertuan zer eginen dute?

 Harispe jenerala berekin balute!

 Han balire bederen Etcheverry, Duthe!

 Baimena sei asteren naski balukete.

 

 7

 

 Manuaren hausteaz dire arrangura:

 Ihesari dagoke gaztigu segura:

 Baimena galdetzera nor laite mentura

 Galdeak ez baitire nausien gustura?

 

 8

 

 Asken egunak ditu hurbil uzta-hilak.

 Ichilik badoazi gure bi muthilak

 Nola baitziren hazkar, bolondros, biphilak,

 Harmatzat hartzen tuzte bakarrik makilak.

 

 9

 

 Soldadoa jiten da herrirat alairik;

 Harentzat ez da patar, bide maldatsurik

 Biak bardin gaitz beraz baitzauden harturik,

 Zangotan ez zuketen sendi pochulurik.

 

 10

 

 Zaharretarrik dugu bertz-orduz aditu,

 Oinez bide guzia zutela segitu,

 Burutik bururaino Frantzia kurritu,

 Baionan zembeit oren zirela gelditu.

 

 11

 

 Baionatik etcherat ez zitzayen luze:

 Zalhu zituzten igan Arruntz, Uztaritze,

 Cambo, Itsaso-zilo, Bidarray, Orzaize;

 Iragan ilhuneko bai bozik Urdoze.

 

 12

 

 Gaua jaustera zohan zeru gainetikan,

 Ezkilak ari ziren airos errepikan,

 Soinulari jakinak, arrabit musikan.

 Lagunekin zabiltzan Aintcharte karrikan.

 

 13

 

 Nolako zoriona! Oi zembatatsegin

 Ahal zuten senditu sartzean Baigorrin.

 Burhaso, haurrideak ikustearekin!

 Guziek bozkarioz nigar zuten egin.

 

 14

 

 Hamabost egun oso emanik bideko,

 Zuzenik aski bazen ongi pausatzeko.

 Indarrak berriturik biharamuneko,

 Tenorez jeiki ziren mezarat gateko.

 

 15

 

 Zoin gocho zitzaioten mezan aurkitzea,

 Eliza chaharrean othoitz egiten,

 Orhoitzapen eztien erreberritzea,

 Kantarien hotzeri botzen juntatzea.

 

 16

 

 Ordukotz bazakiten Garazin, orotan,

 Partida behar zela Baigorrin pilotan.

 Hainitz sarthurik zauden, irabaztekotan,

 Baigorriarren alde trebes izpichotan.

 

 17

 

 Bi soldadoak ziren ederki jokatu

 Ikusliar guziak beha loriatu;

 Partida zen askotan bardinduz luzatu;

 Azkenean Baigorrik Baztane garraitu.

 

 18

 

 Bestetarik lekora, bi Baigorriarrak

 Gintuen armadarat itzuli beharrak.

 Hozki zuzten iragan gau egun ondarrak;

 Goiz-lanik hasi ziren aitamen nigarrak.

 

 19

 

 Etchekoen uztea, oi zer bihotzmina!

 Herritik ilkitzea, zer golpe samina!

 Beharrik finki zuten biek hitz egina;

 Deusek etzuen hautsi heyen chede zina.

 

 20

 

 Adios, zuten erran, adios Baigorri

 Amodioak gaitu hunarat igorri;

 Laster nahi ginuke bethikotz ethorri.

 Othoi, zuk, o Jainkoa, gaitzazu sokorri!

 

 21

 

 Ilhunik hartu zuten jin bide ber hera,

 Azken so bat aurdikiz mendien gainera.

 Makurrik gabe ziren heldu Bordelera;

 Hortik jo zuten biek chuchen Rhin aldera.

 

 22

 

 Buruzagiek zuten handizki miretsi,

 Nolaz ez ziren egon gerlaren ihesi.

 Zer diren Eskualdunak hor zuten ikusi

 Bai eta barkamendu biek ardietsi.

 

 23

 

 Handik arte laburrez, betan Frantziari

 Autrichia, Rusia zitzaizkon jazarri.

 Napoleon handia baitzen aintzindari

 Frantzia zen fidatu haren izarrari.

 

 24

 

 Abendoaren bian, gudu mementoan,

 Baigorriar gazteek, ber gauza gogoan,

 Zioten, pharaturik elkarren ondoan

 Hobeki ginazteke Baigorry chokoan.

 

 25

 

 «Hemen hil edo bizi daike berehala:

 «Beraz dezagun egin gur-egin ahala.

 «Irabaz bagineza. Baigorrin bezala!

 «Jainkoak orai, ere begira gaitzala.»

 

 26

 

 Etsaiek galdu zuten itsuski gudua,

 Austerlitzeko gudu guziz aiphatua.

 Frantziak gora zuen altchatu burua,

 Aphurbat egotu zen bakean mundua.

 

 27

 

 Zer egin othe ziren Eskualdun gaichoak

 Gerlak ekartzen ditu herecha gachtoak.

 Eskualdunak zituen lagundu Jainkoak;

 Bizirik jalgi ziren gure bi hauzoak.

 

 28

 

 Ohore, dugu erran, bi soldadoeri,

 Baigorriar muthiko borthitz, suharreri.

 Aitak, zuek erakuts goizik semeeri,

 Artoski jarraikitzen Eskual oidureri.

 


inprimatu