inprimatu
Bi koblari Garaztarren phertsuac elgarri
Izenburua:
Bi koblari Garaztarren phertsuac elgarri
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1893
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
323.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bi koblari Garaztarren phertsuac elgarri.

 

 

 1

 

 Yinkuac oi egun hun, adichkide Yauna,

 Nola phasatsen duzu gaua'ta eguna?

 Zurekin mintzatzeko ikhusiz fortuna,

 Chorrochtu zerautazu mihiko eztena

 Phertsuen pagatzeko zu zer lagun huna.

 

 2

 

 Gaua phasatzen dizit ahalaz ohian,

 Eguna aldiz bethi penatuz lanian.

 Aphur bat pausatzen niz igand'egunian,

 Nihau zahartzen hasi, zu adin hunian,

 Aise mintzo nintzan ni zure adinian.

 

 3

 

 Gauza bat egin eta ez bada zahartzen

 Haren fama ez duzu ai urrun hedatzen.

 Zonbaittori adinac zentzia emaiten

 Bertze batzuri aldiz den guzia khentzen

 Zahartziac ez dizi gauz hunic ekhartzen.

 

 4

 

 Gazte danic yin zauzu oi zure zentzia

 Ezagutzen duzunaz zer den zahartzia.

 Gauzac ikhusi eta gaizki khundatzia,

 Hori da tiruaren makhur thiratzia

 Ez dakizu ez zer den zaharren bizia.

 

 5

 

 Umorric izan gabe egin dizit irri

 Zure ganic entzunic parabola hori.

 Gauzen ikhusteko nic begiac tut argi.

 Zahartzen hasiz geroz oro dira nagi

 Eskerrac bihurtz kitzu gazte denborari.

 

 6

 

 Ene arrazoinari irrin duzu aise

 Ni ere egin gabe nihuntic ez nauke.

 Penaz bizi zirade, nahiz ziren gazte

 Andre baten hartzera fite presa zaite

 Ni hura sahetsian kontentic nagoke.

 

 7

 

 Alegera zirade beraz bihotzian

 Andria ezarriric hola sahetsian.

 Etsaminac izkitzu menaian sartzian

 Dretcho handiac tugu ukhanic sortzian

 Khasu tronpatu gabe heien bihurtzian.

 

 8

 

 Gizonac behar dizi azkar berthutia

 Izana gatic gazte ala zahartia.

 Andria hartu gabe hola lotsatzia,

 Nic ez nuke zu baithan barna sinhestia

 Bertzetaric ukhana zor duzu uztia.

 

 9

 

 Aditzia banizin zure erranetan

 Konfidantza baduzu zuc Heskualdunetan.

 Mintzazale ederra behar orduetan,

 Holakoac badira mendi onduetan

 Bethi bizi zaite han ideia beretan.

 

 10

 

 Aditzia baduzu beraz enetako

 Kapablia nizala mendi ondotako.

 Hirietara ere bai atheratzeko

 Ez niz ez anitz beldur bertzen zerbitzuko

 Partida balin bada phertsuka artzeko.

 

 11

 

 Gauza oroc badute berea zedarria

 Sobera ez sar araz Jauna urgulia

 Baldin gertha ditake zu baino hobia

 Uste ez den lekhian lo dago erbia

 Haren irazartzera ez othoi abia.

 

 12

 

 Lehen ere erran dut nic aski garbiki

 Aditzera yin diten oi alegeraki

 Hitz bat erranez geroz hari bethi segi

 Heskualdunac barkhatu mintzo baniz gaizki

 Bethi norbait baduzu guzien buruzagi.

 

 13

 

 Manech Cubiat eta Piarre Iribarne

 Biac gerthatu gira Garaziko ume

 Elgarri eman tugu zonbait phertsu chume

 Zuretzat Behorleguy, Madalena ene

 Kapable den gizona errepostuz erne.

 


inprimatu