inprimatu
Beste denak ditut palta
Izenburua:
Beste denak ditut palta
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1033.zk.
Orrialdea:
41

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Beste denak ditut paltan

 

 

 Nik uste neban zorioneko

 Nintzala izango'diruaz

 Amerikara pozik juan nintzan

 An dirutzeko asmuaz

 Ainbeste urte egin da nere

 Baserrira biurtu naz

 Baina etxea erdi jausita

 Palta gurasuen arnaz

 Nire zorion ames guztiak

 Uko egin dabe nigaz.

 

 Ameriketan ikusten neban

 Dirua eta gauzia

 Jaiotetxeko gomuta gabe

 Igaro aldi luzea,

 Gaur baserri au ikusi eta

 Konturatzen naz asia

 Zertako dodan Amerikako

 Dolarren irabazia

 Palta baditut nere guraso

 Ta BASERRIKO bizia.

 

 Amerikara nere guraso

 Ta baserria itzita

 Ames aunditan etxeratzeko

 Zearo aberastuta

 Gaur gurasuak palta ditudaz

 Neu barriz mutil zahartuta

 Ain maite neban nere lorea

 Beste bataz ezkonduta

 Orain dirua badaukat baina

 Beste denak ditut palta.

 

 Nere maitiaz igarotako

 Txera gozozko egunan

 Gurasoaren arrera samur

 Unkigarri ta bigunak

 Amerikara ostera baten

 Galdu izan ditut danak

 Amaika olan-go errakuntzetan

 Jauzi gera EUSKALDUNAK

 Danen gainetik beti dirua

 Maitatzen izan dogunak.

 


inprimatu