inprimatu
Bertsu berriak Yainkuaren hamar manamenduez
Izenburua:
Bertsu berriak Yainkuaren hamar manamenduez
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1892
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
268.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bertsu berriak Yainkuaren hamar manamenduez.

 

 

 1en BERTSUA

 

 Bertsu berriak orai nahitut pharatu,

 Hamar manamenduz nahinaiz mintzatu.

 Salbamenduko egiak hointan esplicatu,

 Guziek behartugu ongi komprenitu.

 

 2en BERTSUA

 

 Lehen manamenduan, Yainkua maithatu,

 Lagun prosimua ere ongi estimatu;

 Bekhatu egiteko kostuma kitatu,

 Nahi balinbagira zeruaz gozatu.

 

 3en BERTSUA

 

 Bigarren manamenduak, zer dauku erraiten?

 Onheski mintzatzera gaitu obligatzen;

 Yuramentu gaichtuak ez ditu onhartzen,

 Halakuak infernurat ditu kondenatzen.

 

 4en BERTSUA

 

 Hirugarreneko hortan igandiak begiratu,

 Mezaren entzutera gira obligatu;

 Yainkuaren zerbitzuan eguna phasatu,

 Obra onak eginez arima salbatu.

 

 5en BERTSUA

 

 Laugarren manamenduko obligazionia

 Gure burhasuen ongi errespetatzia

 Behar ordu guzietan hetaz orhoitzea

 Merechi dute heiek ongi laguntzia.

 

 6en BERTSUA

 

 Bortzgarren manamenduan, nihor ez hiltzia,

 Zeren gauza gogorra den heriotzea.

 Mundu huntan Yainkuari eskuien kentzia

 Halakua nekez da zeruan sartzia.

 

 7en BERTSUA

 

 Seigarren manamenduak lanyer handiak ditu

 Gogoz, hitzez eta obraz egiten da bekhatu;

 Mundu huntako plazerrak nahiz satisfatu

 Bekhatoros gehienak horrek galtzen ditu.

 

 8en BERTSUA

 

 Zazpigarren manamenduan egiten da bekhatu

 Bertzerena hartu eta ez nahiz turnatu.

 Gaizkiaren eguitera etsaiak pusatzen du,

 Gure arima nahiz bere ganat bildu.

 

 9en BERTSUA

 

 Zortzigarren manamenduan, nihor ez trompatu

 Gezurrik erran gabe eguiaz mintzatu:

 Nihor ez dugu behar gaizki kondenatu

 Zeren Yainkuak hori debekatzen baitu.

 

 10en BERTSUA

 

 Bederatzigarrenian egin behar da khasu

 Ez da behar bertzeren esposik desiratu

 Ariman kalte handia harrek egiten du

 Ifernuko thormentak emaiten baititu.

 

 11 BERTSUA

 

 Hamar garren manamenduan, Yainkuak zer du nahi?

 Guziak sumetitzia haren erranari.

 Gutizia gaichtuak bazterrerat utzi.

 Kalterik ez egiteko gure arimari.

 

 12en BERTSUA

 

 Horra beraz emanak hamar manamendu

 Hoien begiratzeaz egin dezagun khondu

 Chuchen ibiltzen denak ez beldurrik hartu

 Zeruan sari ona harrek izanendu.

 

 13en BERTSUA

 

 Yainkuak eman gaitu guziak mundura

 Sainduki phasatzeko hemengo dembora

 Errespeta handirenekin dezagun adora

 Gure arima yuan dadin bethikotz zerura.

 

 14en  BERTSUA

 

 Izena dut Piarres, Kurutchet deithura,

 Deliberatu izan dut bertsuien emaitea;

 Yainkuari plazer eiteko ez beitzaut sobera,

 Guziak haren ganat yuan behar baikira.

 

 15en BERTSUA

 

 Hamabortz bertsu ditut kopian ezarri,

 Ohore nahiz eman Yainkuaren hitzari;

 Gomentatzen nizelarik Ama Birjinari,

 Laguntza eman dezan ene arimari.

 

 


inprimatu