inprimatu
Bertso berriak jartzera nua
Izenburua:
Bertso berriak jartzera nua
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
661.zk.
Orrialdea:
7

 Zigarrera bat ojuka aizan

 ator onera Josepa

 biyar guazeman Errenterira

 erromeria den eta

 nere amari gorde ziņuat

 jornaletatik pezeta

 beste gauzarik ez diņat falta

 prestatu nazin txaketa.

 

 Lagunak berriz erantzun zion

 batere dudarik gabe

 ondo jantzita luzitutzia

 berentzat zutela obe

 lastima nere kamixa zion

 oraindik sekatu gabe

 gona zuria badiņat eta

 jungo naun batere gabe.

 

 Ondo jantzita beti igasi

 sukalde ingurutikan

 sopa egiten ikasitzeko

 eztute esperantzikan

 badira artu eztituztenak

 eskuan tenazarikan

 orrelakuak ezin moldatu

 otordu gustokorikan.

 

 Erromerira juren dirade

 aurretik soņuarekin

 ez dira asko apuratuko

 etxeko kuidaduekin

 mutil gazten bat ezkontzen bada

 orlako neskatxarekin

 jateko orduan maiz izango du

 eltzia gusto txarrekin.

 

 Jornal egunaz konprak egiten

 dabiltza denda danetan

 zapata ederrak aukeratuaz

 borlakin lokarriyetan

 ayek jantzita pasiatutzen

 gero egun da gabetan

 kaballeron bat enamoratzen

 ote dan esperantzetan.

 

 Zapatak ere takoi altuak

 burutik berriz peiņeta

 goitikan bera perlak zintzilik

 txaketatikan goneta

 etxekoaldetik saku txiki bat

 espartsu zarrez beteta

 Amerika'ra biajatzeko

 a ze nolako maleta.

 

 Albandinbadet seņorayekin

 ez naiz tratatzen asiko

 pobre orgullosak dirade eta

 etzetik ditut utziko

 oyetako bat andre artu-ta

 ni ez naiz beintzat biziko

 nayago nuke katzelan sartu

 nere denbora guziko.

 

 Bertsu abetan ez puntu artu

 kulparik ez dezutenak

 badakit asko errespetuan

 familiyetan daudenak

 lanetik juan da sull bat bete

 egin etxeko lan denak

 eta gaņera ondo kunplitu

 aita amaren ordenak.

 

 Gezur aundirik eztegu jarri

 amalau bertsu auetan

 pasiatutzen zabiltzatela

 egunaz eta gabetan

 abek gutxitxo diradelako

 ez gero egon penetan

 oraindik geyo jarriko ditut

 datozen karnabaletan.

 


inprimatu