inprimatu
Berrikaria
Izenburua:
Berrikaria
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1911
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
1288.zk.
Orrialdea:
4

Berrikaria

 

 

 Berrikaria, egun, igan da lasterka,

 Ez dabila, gaizoua, hor gainti loreka,

 Bena bai ametsez den gutienaren,

 Berri handi, tchipi, houn edo charraren,

 Ela! -Nour da? - Ni bai, ni, berrikaria;

 Badeia deusere? Zabaltzen dut zakia.

 Orotan, arabez, behar lizateke.

 Igan dadin gerla, izan dadin bake,

 Chokhortto bat eman eskelariari,

 Zerbait berri chehe, ez badere larri.

 Bai, halache! houra huillantu orduko,

 Balizale aski, beharrez lekhuko,

 Athia hets eta barnetik nourbaitek,

 Jounes, Pierra edo bestela Klemant-ek,

 Dio idor idorra: «Zouatza aitzina!

 Elhe egiteko ez dugu aizina!»

 Horra, Eskualduna, zouñen bizipide

 Ederretan nizan zoure adichkide

 Hobenen artian. Noula jouanen gira?

 Bazter hegiak bilduz ahalaz erdira

 Badut egun nihauk ikhousirik zerbait;

 Behar dira horik herrokatu nounbait:

 Mañañak hartu du, zankhouaren pian,

 Espartiña khorda, herrestan beitzian.

 Khordak igorri du sudurraz lurrari;

 Sudurreko zauria behar du egari.

 

 Grachita jouan da aizoko salgiala,

 Phiper beltch erosi han behar diala;

 Ez da antolatu saltzaliareki;

 Sos bat zor zian eta bigekouareki,

 Chehe eskazian, noula zirouan phaka?

 Ikantche lothu dira emaztiak bilhaka.

 

 Maria gaizoua, pinpirinaturik,

 Meza nausiala zen abiaturik.

 Jauzi, jauzi zouan, harritik harrira,

 Lotsaz ezar nezan zankhoua lohira;

 Cherri-trabel dun bat chuchenka jin zaio;

 Zankhouen artian sar ta, hark jouan du du aiaio!

 Eta gizenik zen gune zabalian,

 Cherriak ezari du zankhoz gora lohian

 -Barkochak badaki noula arauz mintza;

 Zuhurki harek dio sekulako hitza:

 Kihil bolantetan, begira aztaler,

 Eta lohitzetan, cherri trabelatier.

 


inprimatu