inprimatu
Beranteko urrikiak
Izenburua:
Beranteko urrikiak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1904
Argitalpenaren urtea:
[18]
Alea:
49.zk.
Orrialdea:
2-3

Beranteko urrikiak

 

 

 1

 

 Bizi nintzena bakean

 Ait'a mekilan batean,

 Tratulari bat sarthu zerautan, uste gaberik etchean,

 Ez baitzuen nahi handik athera ni saretan sar artean,

 

 2

 

 Amerikako bidea

 Har-ezazu, Jaun gaztea;

 Erranen dautzut nola bizi den lekhu hartako jendea,

 Hemen kobrea bezain nasaiki hau badabila urhea.

 

 3

 

 Orduan nintzen harrotu,

 Gogo guzia berotu.

 Abisu frango izan dut, bainan ez naiz nihori behatu;

 Ni zoro bezain hura ernea, laster ninduen beretu.

 

 4

 

 Diru-goseak nerama,

 Utzirik ait'eta ama;

 

 Arrosa petik ather'orduko, arrantzetan atzemana,

 

 Nahigabetan bethi bizi da aiter behatzen ez dena.

 

 5

 

 Untzian hasi senditaen

 Damuak bihotza zaurtzen;

 Ald'orotara begira, bainan urik baizen ez ikhusten,

 Haize tempestak, masten karraskak zain guziak ikharatzen.

 

 6

 

 Sarthu naiz azken buruan

 Gogoa naukan lekhuan;

 Neure etchean nintuelarik atseginak inguruan,

 Orai hemen naiz, dohakabea, nehor gabe desterruan.

 

 7

 

 Bizi naiz nahigabetan

 Bethi hasgorapenetan

 Damu min-gaitzik tidatu nintzen bertzen solas ederretan!

 Geroztik hunat urrikitu zait probetchu gabe bortzetan.

 

 8

 

 Ene haurride gazteak,

 Ez segi ene bideak!

 Ithurri khiratsetan edan du zuen anaia maiteak,

 Hemen egunak luze dohazko nola herrian urtheak.

 

 9

 

 Bidali diot amari

 Zertaz nagon hemen eri

 Zerbait laguntza egin dezola nigarrez dagon haurrari;

 Ahalik balitz nahi bailuke sorthu-lekhurat itzuli.

 

 10

 

 Hemen nago lotsatua,

 Dolu minez higatua;

 Ikhusten badut berriz aldi bat Eskual-herriko zerua,

 Hor biziko naiz lehen bezala, galtzen ez badut burua.

 


inprimatu