inprimatu
Beotibar'ko zelaya
Izenburua:
Beotibar'ko zelaya
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Euskalerriaren alde.
Urtea:
1922
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
Orrialdea:
12-13

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Beotibar'ko zelaya

 

 

 Beotibar'ko zelaya

 Elduaran'go ibaya.

 ¿Zenbat odol ixuri zan

 Goizetik gaberaño an?

 

 ¡Zenbet amaren ume eder

 Batzuek il bestiak ler,

 Zenbat samiñ biotzetan,

 Zenbat negar begietan!

 

 Nola arbola ala adarra,

 Aita onak seme azkarra,

 Asabak Ernio aitzetan

 ¡Guk emengo zelayetan!

 

 Euskaldunak orain ta len

 Mendietan beti lenen;

 Ilak noizbait izan leikez

 Baña menderatuak ez.

 

 Besuak jotzen aspertu,

 Biotza odolez nagitu,

 Berak asko ta gu gutxi,

 ¡Baña atsenez gu nagusi!

 

 Euskal-lurra guria da,

 Aitor'i jaunak emanda,

 Mendi abek oin gañian

 Zutik diran bitartian,

 Ez dute beñere izango

 Beste jaberik gu baño

 Emen jayo emen bizi,

 Gure ezurrak emen utzi.

 


inprimatu