inprimatu
Benedic anima mea Domino (CII-garren salmoa)
Izenburua:
Benedic anima mea Domino (CII-garren salmoa)
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
170.zk.
Orrialdea:
28

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Benedic anima mea Domino (CII-garren salmoa)

 

 

 Zuk, oi nere anima, onetsi zazu Jauna;

 nere barren guziak aren izen sandua.

 

 Berriz ere, anima, goiko Jauna onetsi

 a aren ongi-egiņak ez bein ere ahantzi.

 

 Arek barkatu ditu zure oben guziak,

 ark sendatu dizkitzu eritasun guziak.

 

 Ark da zure bizia leze-zulotik zaindu,

 erruki ta urrikariz ark inguratu zaitu.

 

 Ark zure naikariak onez ase dizkitzu,

 zure gaztetasuna arek berriztatu du,

 arranoen kemena ta indarra eman dizu.

 

 Zuzentasun-zalea da gure jaun aundia,

 bidegabe-yasalei zuzenbide-emalea.

 

 Bere burubideak agertu dizka Mois'i,

 bere egintzak azaldu Israel-en semeri.

 

 Errukitsu, beratza da guziz gure Jauna,

 egonarri aundiko ta txoil urrikaltia.

 

 Aren asarre-suak eztu betiko irauten,

 eta aren dixiduak eztira luze izaten.

 

 Ez gaitu azorritu gure obenen arauz,

 ezta larderiatu gaiztakerien arauz.

 

 Zenbat bide dagoen ortzi goitik lurrera,

 ain aundi luzea da jaunaren errukia.

 

 Zein urruti dagoen orrobitik ekera,

 ain urrun aurtiki da gure gaiztakeria.

 

 Aita bere aurretaz urrikaltzen dan legez

 urrikaltzen da Jauna beraren beldurdunez.

 

 Berak ezautzen baitu zer dan gure izaera,

 gogoan du, gizona autsa baizik eztala.

 

 Belarra bezela da gizonaren bizia,

 loratzen da larreko lorearen antzera.

 

 Baņa aizeak jo orduko ezin dagoke zutik,

 ta len zegon tokian ezta aren aztarnarik.

 

 Betikoa da orde Jaunaren errukia,

 beti iraungo da bere beldurdunen aldera.

 

 Aren zuzentasuna umez-ume edatzen da

 beraren ongundea zaintzen dutenengana,

 ta bere aginduak gogoan iduki ta

 bete egiten dituzten gizon zintzoengana.

 

 Ortzian sendortu du Jaunak bere alkia,

 izaki guzien gain edatzen da aren ala.

 

 Onetsazue Jauna, Jaunaren aingeruok,

 aingeru azkar, aren itza dagizuenok.

 

 Onetsazue Jauna bere gudaraldeok,

 aren naia egiten duzuen mirabeok.

 

 Onetsazue Jauna bere esku-lan guziak

 aren mendeko diran aurkintze guzietan.

 

 Ta zuk, nere anima,-onetsi zazu fauna.

 


inprimatu