inprimatu
Bein mundukikan paltatzen danak
Izenburua:
Bein mundukikan paltatzen danak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
747.zk.
Orrialdea:
40

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bein mundutik faltatzen danak

 

 

 Bein mundutikan faltatzen danak

 geiago ez du bueltikan

 bertso batzuek jarriko ditut

 artutzen badet betikan.

 Aspalditxuan etzat arkitzen

 desiuaren faltikan

 eskola galantazkua duten

 gizonak joanagatikan

 jakinduriak kentzen dizkate

 ez dute egiten kartikan.

 

 Notizi ori bialdu duenik

 oraindik ez da joan granorik

 bide oietan ez da egongo

 alanbre eta palorik.

 Mundu onetan bizi diranak

 egiten dituzte lan orik

 nonbait emendik ezin atera

 beste aldeko planorik

 andik onera itzegiteko

 ez dago telefonorik.

 

 Fedegabiak esaten dute

 alkarrengena biltzian

 animalien antzian.

 Animaz arrunt aztuak daude

 utzitzen dute atzian

 geroko ez dala kuidadorikan

 akabo dala itzian

 orrelakuak faltatutzen du

 fede santuko itzian.

 

 Ez dakitenak abertentzian

 aguro ditut parako

 gu Jainkoek ez gaitu bota

 mundura bakarrerako.

 Animaliak egin zituan

 gure serbiziorako

 estudioak sortzen dituzte

 alderdi askotarako

 baņan emengo jakinduriak

 ez du balio arako.

 

 Mundu onetan izandu dira

 bastante jende abillak

 orain bizirik asko dabiltza

 eta badira len illak.

 Jainkoaren kontra egiņik

 izugarrizko batalla

 baņan arentzat ez du balio

 gizonak eta mutillak

 oien moduko fedea zuten

 juduak eta jendillak.

 

 Jainkorikan ez dala esaten

 duten gizonak badia

 oien partetik laixter galduko

 litzake kristandadia.

 Zuzena baņo errezago da

 okerrerako bidea

 engaņatutzen erraza dago

 oraingo gazte jendia

 ganantzirikan ez du egitan

 pranko oztu da fedia.

 

 Fedegabiak esaten dute

 az dala Jainkorikan

 eta ain gutxi Zerua eta

 gaņera inpenurikan.

 Munduan ondo pasa ezkero

 ez dala kuidadorikan

 baņan ez dugu sinistu bear

 iņork orrelakorikan

 ni konfintza osuan nago

 ez det agiten dudikan.

 

 Ardi zaliak artu zazute

 gauz ortan erreparua

 sellu ederra berekin dauka

 orra seņale klarua.

 Dudarik ez da izango dira

 inpernue eta zerua

 zenbait gizonek ez dakit zertan

 nekatzen duten burua

 egiarekin sinistatzen ez

 ez dute fede berua.

 

 Diferentzi aundia dago

 ezin konpondu kituan

 lenago ere oiek buruan

 pasa izandu nituan.

 Illargia eta eguzkia ere

 nola ikusten dituan

 minuturikan faltatu gabe

 or dabiltza segituan

 oiek lengo zarrak direde

 norbaitek jarri zituan.

 

 Itsasoa ere beti or dabil

 bere lekuan bueltaka

 errespetatzen du orrek oraindik

 jarri zioten ataka.

 Gizona berriz errenditzeko

 pentsamenturik ez daka

 aspaldi xamar pasa zituzten

 bere neurria eta marka

 onak badira oraindik baņo,

 oraintxen oso banaka.

 


inprimatu