inprimatu
"Arrapazak" eta "Bilintxi Balantxa"-ri
Izenburua:
"Arrapazak" eta "Bilintxi Balantxa"-ri
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1934
Argitalpenaren urtea:
14
Alea:
675.zk.
Orrialdea:
3

"Arrapazak" eta "Bilintxi Balantxa"-ri

 

 Opor aldi bat idatzi gabe

 egin dezuten mediyo

 irakurle bat egun ayetan

 nigana zegon seriyo

 "Arrapazak"-ek bere errua

 besteri botatzen diyo

 bapo litzake berak esanda

 bestek egingo baliyo.

 

 Batak lan asko daukala dio

 bestia berriz aparte

 eragozpenak izan oi dira

 ez gera arritzen bate

 Deun Gergorio'n pesta jatorrak

 jartzen zaleak zerate

 bazkaldutzera etorriko naiz

 konbidatzen banazute.

 

 Mendi oyetan elurra eta

 egualdi otzarengaitik

 barrendik ongi baldin bagaude

 batere ezdigu inportik

 egun ortako bazkari eta

 litro bat ardoren gaitik

 plaza berrira dantzara juanda

 ez det ausiko alpargatik.

 


inprimatu