inprimatu
Arrantzan
Izenburua:
Arrantzan
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Ik. Iraola, Bitoriano)
Egilea(k):


Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
88.zk.
Orrialdea:
1

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Arrantzan

 

 

 Ikusi izandu det

 iñoiz artsaldetan,

 gizon erareko bat

 ordu osuetan

 kanabelcho batekiñ

 ezkerrez arrantzan

 iguzkitan kizkaltzen

 nola aritzen zan,

 dantzatubaz gora ta

 beera kanabela,

 organoko aspuen

 kertena bezela.

 Etzuben arrapatzen

 korkoi bat beñere,

 nolakuak ziraden

 ikusteko ere,

 Orra, egun batian

 non detan ikusten.

 etziyola beitikan 

 amubari jartzen

 eta kupiraz niyon

 esan beriala,

 ¿nola nai du arraya

 achitzia orla,

 naiz kalatu or beko

 arroketatikan,

 ez badiyo jarritzen

 amuben beitikan?

 Zeñek erantzun ziran

 aditu baña len.

 -Aizazu, garbi, garbi

 jokatzen da emen;

 ez det nai esatia

 neri zekuletan,

 achitzen ditutala

 arrayak mauleten:

 pikatu nai dubena

 dijuala billa

 eta nai ezdubena

 or konpon derilla.

 


inprimatu