inprimatu
Beatus vir qui non abiit...
Izenburua:
Beatus vir qui non abiit...
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Polikarpo Iraizoz)
Egilea(k):
Zarrantz, Agustin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
14
Alea:
161.zk.
Orrialdea:
71

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Beatus vir qui non abiit...

 

 

 Zoriontsu da gaiztoen onuak

 ez darraizkiana,

 obendien bide makurretatik

 ez doan gizona,

 ta isekarien biltzar-tokietan

 esertzen ez dana;

 

 Bere atsegin guzia Jaunaren

 legean daukana,

 ta berorren legea gau ta egun

 gogoan duana.

 

 Alakoa da, ur-ertzean landatu.

 ta bere garaian

 arnari yoria ekartzen duen

 zuaitzaren gisan.

 

 Zuaitz orri etzaio ostorik galtzen,

 ta gizon orreri

 artzen dituen lanbide guziak

 gertatzen zaizko ongi.

 

 Gaiztoak berriz ez dira alakoak,

 bai ordea aizeak

 lurraren gaņetik aizatzen duen

 autsaren baldeak.

 

 Gaiztoak ezin dute iraungo zutik

 epai-egunean,

 obendiak ere ez dira jarriko

 zuzenen bilkuran.

 

 Zuzenen burubide ona jaunak.

 ezagutzen baitu;

 gaiztoen burubide ta asmo okerrak

 ezetatzen ditu.

 


inprimatu