Beatak
Heuly-Ithurria-Guilbeau.
1
Kantatzerat noha ni omore onian,
Sujeta kausiturik Azkaingo herrian.
Nahi dautzuek erran hemen konpainian
Zer liliak ditugun beaten artian.
2
Elizan kantatzen da: " beatam me dicent".
Holako egiarik nik eztut aditzen.
Orai hasterat noha ni horren frogatzen,
Bertsutan naizelarik beatez mintzatzen.
3
Beatez mintzatzian, errazu non-nahi
Dotzena bat beata, medisent hamabi.
Zenbaitez choilki hemen naiz mintzatu nahi:
Heiek izanen dira guzientzat bahi,
4
Elizatik ez urrun dira lau presuna
Atabala karrikan jotzen dakitena:
Tatchatto bat badute orok dakitena:
Mihia luze, sarkor, iduri eztena!
5
Hola nola erlea kofoin bazterretan
Lorez-lore dabila egun ederretan.
Hala gure beatak dabiltza etchetan
Nondik zer berri ikas, saltzeko bertzetan.
6
Oraino aditua erraiten balute?
Bainan joste brodatzen ederki dakite:
Berga bat eros eta biga saltzen dute,
Ofizioa untsa ikasi baitute.
7
Ibiltzen dira bada usu kofesatzen.
Zer othe dute hantchet chilorat botatzen?
Erdiak erran eta, bertzeak gordatzen.
Medisentzia ez da etsaminan sartzea.
8
Igande astelehun elgarrekin dire.
Lan eginaren arras adichkide dire:
Trufan eta musikan bertzez ari dire
Ezpalute bezala tatcharik batere.
9
Aitzinetik pereka, gibeletik jorra
Da egun bakotcheko heien lan bakarra.
Imitatuz ederki animale tzarra,
Zoinak baitu eskuaraz izena: zakurra.
lo
Adinak eztiote zentzua ttipitu.
Eztute egundaino untsa bat izatu!
Beharko dute naski mutchurdin gelditu,
Ez hartzekotzat zenbait kabeza churitu.
11
Bizpahiru badire ezagut arrachak
Demborak baitiozte eman bere tatchak:
Batek larrua chimur, bertzeak hortz motchak,
Berrogoi urte segur baituzte bakotchak.
12
Guziek balukete ezkont gutizia,
Norbaitek nahi balu andre hitzuntzia
Inkanta dadiela botiga guzia,
Azkainen eztadin gal beaten hazia.