inprimatu
Baxaka
Izenburua:
Baxaka
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
661.zk.
Orrialdea:
1

Baxaka

 

 Baxakaran beltza ondurik ondoM

 ondo eta goxo arana.

 Tra-lara-ra, tra-lara-ra.

 

 Agur Xabiertxo: nora zuazki

 nere seme maite-laztana?

 Tra-lara-ra, tra-lara-ra.

 

 Morotegira joan bear det;

 agur aita et'agur ama.

 Tra-lara-ra, tra-lara-ra.

 

 Morotegian zer galdu dezu,

 nere seme maite laztana?

 Tra-lara-ra, tra-lara-ra.

 

 Errege Jaunak beartzen gaitu;

 agur aita et'agur ama.

 Tra-lara-ra, tra-lara-ra.

 

 Sorbaldan zer dezu armazar ori

 nere seme maite laztana?

 Tra-lara-ra, tra-lara-ra.

 

 Gudari nua; ez negar egin;

 agur aita et'agur ama.

 Tra-lara-ra, tra-lara-ra.

 

 Aitak Donosti'ra lagunduko dizu,

 nere seme maite-laztana.

 Tra-lara-ra, tra-lara-ra.

 

 Tren mutur-beltz txistuka dago;

 agur aita et'agur ama.

 Tra-lara-ra, tra-lara-ra.

 

 Orain ardiak nork zaituko ditu

 nere seme maite-laztana?

 Tra-lara-ra, tra-lara-ra.

 

 Lagunduko die zeruko Jaunak

 agur aita et'agur ama.

 Tra-lara-ra, tra-lara-ra.

 

 Eta soroak nork landuko ditu

 nere seme maite-laztana?

 Tra-lara-ra, tra-lara-ra.

 

 Lagunduko die zeruko Jaunak

 agur aita et'agur ama.

 Tra-lara-ra, tra-lara-ra.

 

 Zeruko jaunak madarika beza

 gudarizka sortu zuana!!

 Tra-lara-ra, tra-lara-ra.

 

 Baxakaran beltza ondurik ondo

 ondo eta goxo arana.

 Tra-lara-ra, tra-lara-ra.

 


inprimatu