Bautista Basterretxe
1
Bautista Bazterretxe
mutiko pijua,
neri gurdi ardatza
neri gurdi ardatza
ostuta dijua.
Beltxak eta txuriak
izango dituzu
neri gurdi ardatza
neri gurdi ardatza
emate ez baidazu.
2
Gurdi ardatza ezik
itai ta aria
besteren bear gabe
besteren bear gabe
badaukat neria.
Sega, poto, labaņa,
gaņera bostortza
perian erosia
perian erosia
daukat nik zorrotza.
3
Nere idi pariak
dauzka zintzarriak
lepotikan zintzillik
lepotikan zintzillik
zildaian jarriak.
Gaņera uztarriak
ta kapetakoak
ontz urre gorri zarrez
ontz urre gorri zarrez
erositakoak.
4
Zeronek naiko gauza
dezula diozu
baņan gurdi ardatza
baņan gurdi ardatza
lapurtu didazu.
Ordaindu bear dezu
larrutik ederki
ardatza ezpaidazu
ardatza ezpaidazu
neri ekartzen aurki.
5
Buru gogorra badu
berekin kaltea
ez dedan gauza nola
ez dedan gauza nola
nai dezu ematea?
zentzuak galdurikan
arkitzen zerade
bestela beintzat orla
bestela beintzat orla
ariko eziņake.
6
Gezur ta abar zabiltza;
Batista tranpiyan,
zu beziņ gezurtirik
zu beziņ gezurtirik
ez da Euskal-errian.
Zure berri dakite
inguruko denak:
gordetzen dituzula
gordetzen dituzula
gauza besterenak.
|