inprimatu
Baranthaillaren hogei da
Izenburua:
Baranthaillaren hogei da
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1895
Argitalpenaren urtea:
9
Alea:
411.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Baranthaillaren hogei da.

 

 

 Baranthaillaren hogei eta

 Bi geren egunian

 Bertsu beriac izan dira

 Cazeta Eskualdunian

 Manech Elheramendi khantan

 Hanchet Californietan

 Hari gu behatu beikira

 Eskual-herri orotan.

 

 Aita eta ama maitiac

 Hantic deizku aiphatzen

 Bihotzac phena doloretan

 Derogu ihardesten

 Eskual herriko bortietan

 Hasten gira mintzatzen

 Haien zolako etcholetan

 Haren arapostatzen.

 

 Aire zahar hountan bi bertsu

 Nic nahi lut khantatu

 Zeren hoiec beitutut

 Nic nihaourec koblatu

 Aita eta ama gabiac

 Nahi nuzke plagnitu

 Zeren malur horec ni benau

 Haour carotic hounkitu

 

 Aita eta ama nutian

 Nic hontarsunic gabe

 Edo hobeki eraitera

 Praoueziaren jabe

 Praoueziazko izatia

 Ezpeita desohore

 Hala hala baratu nintzan

 Berme houn hourac gabe.

 

 Nic ene ama galdu nian

 Bederatsu ourthetan

 Hartaric landan ene aita

 Dembora laburetan

 Ene adina orai ari

 Hirur hogei heroketan

 Aita eta ama orhituz

 Nigara begietan.

 

 Nahi bada ondotic diren

 Hanitch hounac askasi

 Aita eta amen itzala

 Hec ezin diroie garni

 Haiec gouri emanic ere

 Janhari ogi chouri

 Hobe zatekian arthoua

 Amattoren eskutic.

 

 Zu aita eta ama duzun

 Muthil gazte famatia

 Bihotzez deizut desiratzen

 Luzaz haien sokhoria

 Zourien gisala izan banu

 Nic ene zorthe tristia

 Nic enukian bihotzian

 Holako doloria.

 

 Zuc duzunaz geroz bonura

 Haiekin bizitzeko

 Zoure obligazionia

 Hen erespetatzeko

 Zeren beharune orotan

 Haien sokhoritzeko

 Gisa horez zuc beiterezu

 Zor handi bat phakatuko.

 

 Bertsu hoiec phartitzen

 Ziberoko zokhotic

 Edo hobeki eraitera

 Ahuskiko bortutic

 Hoiec khantatzen tugularic

 Frantziako hegitic

 Entzunen othe gutieia

 Californietaric.

 


inprimatu