inprimatu
Banoa kalean barrena - kalea irudikatuz -
Izenburua:
Banoa kalean barrena - kalea irudikatuz -
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: M. Gonzalez)
Egilea(k):
M. Gonzalez

Argitalpena:
Hegats.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2.zk.
Orrialdea:
38-39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Banoa kalean barrena - kalea irudikatuz -

 

 

 Banoa kalean barrena -kalea irudikatuz-

 Irail arrats batean

 euria ateria jada.

 

 Zoruan egin berri putzuetan ortzea da isladatzen

 eta denda leihoetan ene irudia da isladatzen

 ez baina ispiluetan bezala,

 koilara batean obi duen

 era bitxian baizik.

 

 Gomutak erne -ametsak gomutak irudi-

 Zuhaitzen hostoak farfarka

 ene poeman gisan.

 Norbait goraki ari da irakurtzen... oi, ez!

 Norbait isilka hitzegiten

 xuxurlaka. "Adieu, madame".

 Pasiorik ez malenkonia bakarrik ahotsean.

 

 Ondotik kotxe batek, isladura du hausten, ahotsa du jaten,

 aurrera segitzen du, alboko ispiluttoan gibelean utzi baina

 oraino presentea den orori begiratuz.

 Ez joana, ez etorria.

 

 Kotxe barruan naiz

 irratian emakume ahotsa: "oi my heart"-ka

 Kafetegian esertzen naiz egunkari baten atzean

 negozio gizonak dantzut solas aspertuan

 Burtsaren etikaz ari dira,

 zentzugabe deritzot.

 

 Biak antiojudunak. Biek kentzen dituzte batera,

 garbitzen dituzte, berriz jartzen dituzte

 elkarri hobeto ikusteko edo.

 

 Dagoeneko beste mintzagaia dute

 garagardo gehiago eskatzen dute.

 Beren gibelean kalea ilundu da.

 

 Kalean behera zoazenean argi tunel baten barrena zoaz.

 Kaleko argien azpitik.

 

 Eta kalean barrena noa asmatzeke dagoen gaurantza

 aurrean ditudan gauza orok kalea ezabatuko duela jakinda.

 

 Eta vitam aeternam.

 


inprimatu