inprimatu
Baigorry. Erloiaren alde
Izenburua:
Baigorry. Erloiaren alde
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1926
Argitalpenaren urtea:
40
Alea:
1373.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Baigorriko Erloiaren alde

 

 

 1

 Ohore Baigorriko herri maitiari

 Eta gure herritar Tihista jaunari,

 Huts eginik baitzauku jarri bertsulari:

 Nork zuen asmatuko kolpez trufa hori

 Egin behar zakola erloi chaharrari!

 

 2

 

 Zagolarik Tihista berant astatian

 Tenoria ahantzirik  juaiteko bidian

 Gauerdi hurbil eta, Eliza gainian

 Erloia baraturik,nork erran ordian

 Khechu zela izaitiaz erloia pausian?

 

 3

 

 Orena dugularik udan aitzinatzen,

 Horrek du beharbada erloia tristatzen

 Orduan idazkia baitugu ukatzen

 Jainkoaren orena  bazterrerat uzten:

 Erloiari bihotza zakoke eritzen.

 

 4

 

 Erloi horrek, oraino, Tihista lekuko,

 Baluke zerbait onik hola sendatzeko.

 Chahartuz  geroztikan estakuru asko.

 Bainan juanes, hor zira zuhaur erraileko,

 Guti aski duzula betan gaztetzeko.

 

 5

 

 Zertako bada zautzu bihotza ilhundu

 Aldi bat balimbada erloia ichildu?

 Etcherakuan bazauzu bidian berandu,

 Ardietsi dukezu, heltzian, barkamendu.

 Erloiaz izan zazu ber'urrikaImendu.

 

 6

 

 Berriz gelditzen bada  erloia  joitetik,

 Iduzkiari gauden begiak ernerik.

 Tihistak ez omen du ezkila beharrik.

 Mahainian jarzeko, guri're ordutik

 Tenorian jinen zauku galdea barnetik.

 

 7

 

 Utz dezagun erloia bakian geldirik.

 Chahartasunak ez du nahi jostetarik.

 Chahar izana gatik ez duke makurrik:

 Bihotza azkar eta b rua osorik.

 Luzaz eman dezala orena gorarik.

 

 8

 

 Mintzoa zorigaitzez hambat du aphala,

 Urrunera hetzeko sobera ahula.

 Dorrian baginuke doblezka ezkila,

 Helatik bat mutila, bertzia motela:

 Oraiko bi hekin bat egin dezatela.

 

 9

 

 Bertze ttipichago bat haren laguntzeko,

 Bestaburu handitan errepikatzeko,

 Lehia gaiten oro laster izaiteko.

 Gure aintzindarien baimena hortako,

 Tihista hor dukegu sosaren biltzeko.

 

 10

 

 Etzemplu har dezagun guziek erloian

 Bizitzeko zuhurki. bermatuz bidian,

 Orhoituz ez girela bethikotz lurrian,

 Elgarri atchikiak Eskualdun Herrian,

 Baigorriko omena hedatuz agian.

 

 


inprimatu