inprimatu
Arraintsu izaiteko Baztango erreka
Izenburua:
Arraintsu izaiteko Baztango erreka
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1912
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
1329.zk.
Orrialdea:
3

Arraintsu izaiteko Baztango erreka

 

 

 1

 

 Arraintsu izaiteko Baztango erreka,

 Ez zitela abia harat arrainketa.

 Arrainak han badira nun nahi jauzteka,

 Bainan hurbildu eta badoatz iheska.

 

 2

 

 Behar dutala bada zonbnit enganatu,

 Zalhuki naiz urerat heinka abiatu;

 Ahal bezen pulliki ustez naiz jokatu;

 Bainan arrainik ez zen amuan kokatu.

 

 3

 

 Hau da lastima, nun dudan hobena,

 Arrainak nahi eta, ezin hatzemana;

 Berriz hasteko balitz egin dudan lana,

 Etchean egoitea nuke hoberena.

 

 4

 

 Liso ziren harriak chutik egoiteko,

 Iduri han zirela nitaz trufatzeko.

 Gorphutzeko balantza zen atchiktzeko

 Pulunpako bat aise, irriz asetzeko.

 

 5

 

 Izerdia dariot kopetan behera,

 Sudur eta kokotsa bustitzen tuela.

 Handikan aitzinago ez nuen achola

 Ukonduz kentzen nuen, bichtatik zoala.

 

 6

 

 Arraintzari abilak han dira ibiltzen;

 Halakorik bertzetan guti da ikhusten.

 Tontorik balinbada artetik han sartzen,

 Zehe bat sudurrekin ala handik itzultzen.

 

 7

 

 Burua galtzeko da ihizi hoiekin

 Arraintzarako su hau ez banu nerekin.

 Horrenbertze entsegu ez dut usu egin.

 Banoha fera-futro, khechu bat enekin.

 

 8

 

 Bi egun egoiteko lekhu gisa harian,

 Arraintzari behar da hanbatekin izan.

 Katura gehiago ez egitekotan.

 Gauden othoi etchean, zokho zonbaitetan.

 

 9

 

 Jondoni Petri ere ez zen aberastu,

 Arrainik ez zueno gau guzian hartu.

 Halakorik zerbait zaut eni hor gerathatu,

 Arratsean murritzik bainintzan gelditu.

 

 10

 

 Adin beraz hiri Baztango erreka,

 Aski diat eginik hirekin borroka,

 Ez nuk berriz hasiko hor gaindi guduka;

 Bainan ez haut ariko eni ihakinke.

 


inprimatu