inprimatu
Eiztaria eta zakurra
Izenburua:
Eiztaria eta zakurra
Sinadura:
A.P.I.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
A.P.I

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1911
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
165.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Eiztaria eta zakurra

 

A.P.I.

 

 Pinto erbi zakurra,

 Chit zan eiztaria,

 Beñere ez zitzaion

 Faltatzen zauria;

 Basurdeen eizera

 Zoan bakoitzean

 Odola zeriola

 Sartzen zan echean.

 Guztiz zartu zan Pinto,

 Eta orregatik

 Nausiak zerabillen

 Eizaren ondotik.

 Egun batez atzeman

 Zuen basurdea,

 Baña ortzen arterik

 Joan zan aberea.

 Nausiak deitzen dio

 Ojuka, dak, dak, dak,

 Arrapatzen du berriz,

 Sartzen dizka ortzak.

 Nola bere aldetik

 Ez zan basatia,

 Igesi joanagatik

 Mutill beldurtia,

 Asten zaio muturka,

 Eramanik griñak,

 Eta zartzen diozka

 Bere letagiñak.

 Uzten dio zakurrak

 Iges egiten du,

 Zauriz betea Pinto

 Guztia uzten du.

 Nagusiak arturik

 Makill bat eskuan

 Jotzen du bizkarrean,

 Jotzen du buruan.

 Pinto gaishoa dago

 Lurrean etziñik

 Negarrez deitzen: "Jauna,

 "Ez daukat indarrik:

 "Adiñ andiak dakar

 "Indarren galtzea,

 "Basurde ori berriz

 "Da guztiz gaztea;

 "Sei urte guchiago

 "Baldiñ banituke,

 "Ori eta beste bi

 "Nik ilko nituke.

 "Nere nagusiak

 "Oraindaño atzeman

 "Ditudan gustiak,

 "Il ditudala beti

 "Chiki eta aundi,

 "Eta egun batean

 "Ill nituela bi.

 "Baña gaur bakarrik da

 "Lenago zein nintzan ni,

 "Ez orain zein naizen.

 "¡Ongi esan nezake,

 "Aushen bai pagua!

 "¡Onen leial izana

 "Daukat nik daumua!

 "¡Baña ez! gaizki diot,

 "Zakurren jabeak,

 "Ez dirade guztiak

 "Onen eskergeak!

 "Berori bezelako

 "Errepañak diola

 "Sinistatzen det nik:

 

 "Eskergabeetatik

 "Sekula guztian.

 "Ez esperatu ezer

 "Bazaude premian".

 


inprimatu