inprimatu
Euskera
Izenburua:
Euskera
Sinadura:
A.O.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
A.O

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
577.zk.
Orrialdea:
3

Euskera

 

A.O.

 

 Gure izkuntza degu

 Jainkuak emana;

 Ongi gogora zaitez

 Kristau euskalduna.

 

 Aberri bakoitzak du

 Nor bere izkuntza;

 Euzkera ezagutzen

 Ez da oso gaitza.

 

 Gure euzkera bada

 Zerbait goratua;

 Izan zalako Sabiñ

 Gizon sonatua.

 

 Arana Goiri'tar

 Sabiñ maitalia,

 Ezagutzen zuena

 Bere aberria.

 

 Aren jarraitzalleak

 Nola geraden gu;

 Geuri kendutakua

 Ezkatzen degu.

 

 Euzkera baztertutzen

 Duen euskalduna

 Sekula ezta izan

 Abertzale ona.

 

 Gizon jakiñtsu askok

 Eman dute itza;

 Gure euzkera dala

 Guztiz aberatza.

 

 Euzkadi egingo da

 Erriaren jabe:

 Ibiltzen bagerade

 Naspillarik gabe.

 

 Batasunikan gabe

 Azkatzen da gaitza;

 Euzkadi gaixo onek

 Dadukan morrotza.

 

 Begiratu ezkero

 Gu nola gabiltzen;

 Gizonak errian da

 Auzuak agintzen.

 

 Baturik euzkotarrak

 Biotz onekuak;

 Arren lagun deigula

 Gure Jaungoikoak.

 


inprimatu