Ama Larrituari
A.M.
Ikustean josirik
Biotz eder ori
¿Nork ez dio ematen
Garratz negarrari?
Malkoak busti dizkit
Begi biak neri
Ala gertatzen zaio
Kistarra danari.
Itxasoko uda lez
Dana samindua
Begietan negarra
Arpegi illundua:
¿Zeiñek zulatu dizu
Birjina mindua
Zazpi ezpatarekiñ
Biotz opaldua?
Entzun nere semeak
Zergatik dauzkaten
Zazpi ezpata oiek
Biotza zulatzen:
Jesus gurutze ortan
Zutenian josten
Golpe bakoitzian bat
Ziraten sartutzen.
Gertatu ezpalitz au
Etziñan salbatzen
Danok inpernurako
Gelditzen ziñaten:
Baña nola Jesus'ek
Maitiak zinduzten
Pozikan utzi zuan
Gurutz iltzatutzen.
Pekatari guziak
Nairik zeruratu
Miñ aundiak nituan
Nik orduan artu:
Berriz jositzen nazu
Egiñaz pekatu
¿Ez altzera oraindik
Nitzaz errukitu?
Neria zan guzia
Pozik eman nuan
Semia iltzen eta
Gurutze onduan:
Odol tanto ugariz
Bustitzen ninduan
Guztien ama antxe
Ni egiñ ninduan.
Au ikusita nola
Dezu ausardia
Berriro egiteko
Pekatu larria?:
Zure ama naiz eta
Izan errukia
Gordiaz beti-beti
Anima garbia.
Agintzen dizut ama
Gaurtikan aurrera
Zerurako bidean
Sartuko naizela:
Maitatuaz biotzez
Zure Jesus ona
Munduak artu dezan
Erregetzat bera.
|