inprimatu
Oihaneko intzirina
Izenburua:
Oihaneko intzirina
Sinadura:
A.K.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
A.K

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
913.zk.
Orrialdea:
37

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Oihaneko intzirina

 

 

 Urretxindorra zuhaitzetan

 edertasunaren kantu bera

 hego distiratsuak

 eguzkia estaltzen.

 

 Urretxindorra buru harroa

 ametsaren doinu berria

 muku galanta

 tximistaren bekaizkeria.

 

 Urretxindorra maitea

 basoaren seme argia

 sabelean soinua,

 saparen bizia.

 

 Gaur, urretxindorra

 isiltasunaren baitan,

 bere ohiu tristea

 ito egiten da.

 

 Adarraren urretxindorra

 barne bakardadean,

 enborraren usaina miazkatzen,

 irristatzen da.

 

 Alaitasunaren urretxindorra

 intzirinez zuhaitza urratzen,

 laztandu beharrean

 haizeruntz jarkitzen da.

 

 Urretxindorra lumaiaz desegina

 ispilu aurrean negargale

 errekari malkoak oparitzen.

 

 Haizeaz bildurtuta

 laino azpian,

 hosto artean

 izkutatzen da.

 

 Hemen urretxindorrak

 bihotzaren intziri horia,

 lurrean erorita,

 hotzikarak sentitzen ditu.

 

 Errekaren xurrumurru urdinak

 bere oroimenaren otoitza

 herioari eskaintzen dio.

 


inprimatu