inprimatu
Armallatan altuban
Izenburua:
Armallatan altuban
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Euskalerriaren alde.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
Orrialdea:
211-212

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Armallatan altuban

 

 

 I

 

 Armallatan altuban

 Dago Birjiņa Begoņakua

 Ala beretan altubaguan

 Birjiņa Arratekua;

 Birjiņa orreitan ederrena da

 Birjiņa Aranzazukua

 Zazpi dontzellak josten diote

 Bere buruko belua;

 Dontzellak ere ederrak dira

 Baņa Bera ederragua.

 

 II

 

 Mundu onetan gura dabenak

 Zeruko lorak ikuei,

 Arantzazuko mendixa gora

 Bear dau bidia ikasi.

 

 Errodrigotxo Balzategiko,

 Birjiņa billatzalea,

 Auntzaren billa joan ziņian

 Arantzazuko mendira.

 

 Birjiņa Ama billatu zeban

 Arantzan zeuri begira,

 Laister ta ariņ etorri ziņan

 Enbajadiaz errira.

 

 Errodrigotxo Baizategiko,

 Neure esan bat eidazu,

 Aita zurea arotza da ta

 Iten bat eman eiozu.

 

 Egin deidala ermitatxo bat

 Deritxona Arantzazu,

 Iru latatxo, zazpi telatxo,

 Oyetxek askoko ditu.

 

 Ama maitien seme on askok

 An izango dau ostatu,

 An izango dau ostatu eta

 Sarri kaliza altxatu.

 

 III

 

 Arrateko zelaiko

 Bai floridadia,

 Andixek gora dago

 Zerura bidia.

 

 Aldatza igarota,

 Zelai landa baten,

 Birjiņa ta semia

 An dira arkitzen.

 

 Gura neuke emendik

 Zerurontz goratu,

 Orretarako bada,

 Ama, zain gaitzazu.

 


inprimatu