Argi-miņa
Azurmendi, Xabier
Gaba argirik eza da.
Eguzkia itxasora
Etzatean, gaba dator.
Egunez kantari zegon
Txoriak, ez du nai jardun,
Graziak argitan zitun.
Egazti beltz beldurtiak
Orru dagi, to mendiak
Erantzun du oiartzuna.
Egunez beldur zan ontza
Gabez oso arro dabill.
Begientzako da berdiņ
Lorea eta arantza
Usoa to sapelatsa.
Illuna aiņ ezberdin da!
Gaba argirik eza da.
Barne muņ izkutuetan
Oro daukat illunpetan,
Nere eguzki maiteak
Zillarrezko ille meak
Gorde dizkit, animaren
Barrenean, kampuan lez
Argirik eza gaba da.
Illun zaidan argi onek
Ase zidan biotz batek
Opa zezaken guztia.
Ez nun bildur intz bustia.
Argi mek itxu nindun
Berez argirikan ez dun
Ezer ez ikusteraņo.
Amaren musua baino
Askozaz zan biguņago.
Argi au gabe usoa
Eta sapelats gaiztoa
Ezin ondotxo igarri.
Loreari, arantzari
Ezin diet antzik eman.
Argi onek izuturik
Irtetzen ausar ezinik
Bizi ziran egaztiak.
Arrotu ditu illunak.
Orru dagite amorruz,
Nagusi balira moduz
Gorputza astintzen didate.
Nun aut argi maite ori
Zillar loisiņez maiteki
Loisin nindukan argia?
Sortaldetik sartaldera
Joango nintzake pozik
I billatutzeagaitik
Enara maite billa lez.
Eziņ ase illargiak
Argi gosezko begiak.
Naiz jardun keinuz izarrak
Egazti itun gautarrak
Ez ditek naiko ixildu
Ire printzaņo bat banu
Ez nikek nik gaba bildur
Miņ aut barnean to gose
Utsuna ezin diat gorde,
Eriotza zaidak gaba
(Gaba argirik eza da).
Azal zaidak arpegia
Argia eta Egia
Azal zaidak ainbat laister.
Berandu litekek biar
Gogor nazakek intz otzak
Zimelduaz lora antzo.
Zerbait baninduan atzo
Biar deus ez izateko.
Goiza ez diat iritxiko
Baldin argitzen ez banauk
|