"Neu" idazleari erantzuna
Azrole
Irakurri det esan didazuna
nik jarri nizuenari
esanaz lagata zaudetela
baltzeo ta erderari,
dantza ortan ikusten ditut
bai emakume ugari
zebenak "konbertitu" artian
ez agindu besteari.
Igande goizean irakurri
nuan nik izparringian
neskak ez dutela egiten
baltzeo nazkagarrian;
baña asko ikusi nituan
gero illunabarrian.
Mutillak ortan ez degu egiten
neskak ez dabiltzanian.
Erderaz egiten dezutela
biar danian bakarrik
bañan euzkal-errian ezdago
erderaren bearrik
ez duanak ba, gordetzen gure
izkuntza ta oiturarik
ez du iñoiz ere beteko
Sabin irakaslearen nairik.
Ebroz auntza bota zazute
baltzeo eta erderia
saiatu ondo betetzen
gure Sabin'en legia
prakadunak "konbertitzeko", "Neuk"
eman didazu lanbidia
bañan emakumeak dezute
guk ez bezelako premia