inprimatu
"Irugarrena" idasleari
Izenburua:
"Irugarrena" idasleari
Sinadura:
Azrole
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Azrole

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
623.zk.
Orrialdea:
3

"Irugarrena" idazleari

 

Azrole

 

 Oso bikain ari zerade

 baltzeua gorrotatuaz,

 esanaz zer kalte datorren

 dantza ori dantzatuaz.

 Euskaldunak bizi biar duala

 bere oiturak maitatuaz.

 "Irugarrena", bide ortatik

 oso ederki, bai, zuaz.

 

 Erdel orritik etorri zitzaigun

 dantza ori Euskal-errira;

 euskotarrak diran asko

 bertan dantzatzen dira

 "Irugarrena" zure antzera

 denak sayako balira

 laster asko joango 1itzake

 bera sortu zan tokira,

 ondo gogoz irakurrita

 baltzeo ori ez egitera.

 

 Asko dirade zure idazkiak

 daudenak ederki jarrita.

 Aurrera ere aspertu gabe

 idatzi zazu sarri ta...

 neska mutillik ezta ikusiko

 alkarrekin ezarrita.

 


inprimatu