inprimatu
(Lino Akesolori)
Izenburua:
(Lino Akesolori)
Sinadura:
Azpillaga, Jon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Azpillaga, Jon

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2
Orrialdea:
14

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


(Lino Akesolori)

 

Azpillaga, Jon

 

 Aldundiraņo etortzeagaz

 ez gara gaizki erori

 gizon aundi bat omendutzea

 oso ederra da ori.

 Leenengotan ikasi ditu

 ez dakit zeinbat istori.

 Danak ederrak beste gauzarik

 ez dautzat entzun iņori.

 Egun on zuoi ta zorionik

 Akesolotar Linori.

 

 Dima errian jaioa da au

 ta Akesolo asia

 Karmeldarretan igaro al du

 gerostiako bizia.

 Buru argiko gizona berez

 gero asko ikasia.

 berarekin dauka itz egiteko

 ta idazteko grazia.

 Gaur egin jakon omenaldia au

 zeukan ondo merezia.

 

 Akesolotar Linok len ditu

 idazle aundien fama,

 bi gauza ditu berezienak:

 otoitza ta idazlana.

 Idazle eta bertsolariak

 beti eman du daukana;

 jaiotzatikan artu genduen

 illarteraņoko zama.

 Danon artean salbatu daigun

 gure cuskera laztana.

 


inprimatu