inprimatu
Lengusiņa bateri, bere ezkontzan
Izenburua:
Lengusiņa bateri, bere ezkontzan
Sinadura:
Azpillaga, Jon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Azpillaga, Jon

Argitalpena:
Anaitasuna.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
68.zk.
Orrialdea:
8

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


BEre lLengusiņa bateri, bere ezkontzan

 

Azpillaga

 

 I

 

 Pozez beterik nagon garaian

 Eraso bear lanari

 Zarren gustua bertsoz egin nai

 Bakarrik ez gazteari

 Besarkada bat eman ondoren

 Nere lengusiņeari

 lagun senide eta guraso

 Emen diranak agiri

 Txalo bizi bat jo zaiozue

 Danak ezkon-berriari.

 

 2

 

 Anai arrebak ez gera baņa

 Lengusuak baņo geyo

 Plater bateko janariz azi

 Ia kabi baten jayo

 Guk izan degu anai-arreba

 Askok ez aņa amodiyo

 Ta oraingoan banatu gera

 Ezkontza dala mediyo

 Bere zor leku TORRE-ZARRARI

 Agur on bat egin diyo.

 

 3

 

 Zeņek neurtu gure arteko

 Anai-arrebatasunak

 Oiturak berdiņ dakiguz biok

 Ao batetik entzunak

 Kabi zarraren abatik datoz

 Bakearen laztasunak

 Gerra osteko urte latzetan

 Zelako estutasunak

 Jaun-Goikuari milloi bat esker

 Sendo deguz osasunak.

 

 4

 

 Iraillak duan zortzian ditu

 Oitalau arte paziak

 Nik ere laister betetzen ditut

 Ez dira izan luziak

 Bikiak diran bezelaxenik

 Gerade biok aziak

 Urte txarrean jaioak baņa

 Pasatu dira guziak

 Geure tokitan poz pozik gaude

 Jaun-Goikoari graziak.

 

 5

 

 Nere bertsoak azaldu ditu

 Maitasun ezaugarriak

 Danak negarrez zuen biotzak

 Ez dira marmol ta arriak

 Kabi zarraren bake santua

 Eztu pagatzen urriak

 Au gogorrago esango nuke

 Al balu nere eztarriak

 Ta azkenean danok erantzun

 GORA GAUR EZKON-BERRIAK.

 


inprimatu