Eskerrak
Azpillaga, Jon
Agurtzen ditut Labaien jauna
eta Imanol Murua
Pasai San Pedro, Berriatua,
Mutriko eta Ondarrua.
Agurtzen det Astoria hontan
bildu dan jende mordua.
Saria ekartzen heldu direnak
berdin agurtzera nua,
ta bertsolari lagun haueri
agur eta esker berua.
Egia da bai, herri zar hontan
kantu asko det emana,
baina negurriz gorakoa zen
bertsolarien esana.
Hainbat senide, hainbeste lagun
bildu zaizkit neregana,
badakizute bana-banaka
agurtzerik ez dedana,
denok batera hartu zazute
besarkada haundi bana
Bertsolarien bizimodua
dira pozak eta penak.
Etxetik erren eta herririk herri
ibiliak geradenak.
Baina gehiago sufritutzen du
sukaldean zai daudenak.
Bertsolarien emaztekiak,
nerea era bestenak,
zuek zerate txalo guztiak
merezi dituzutenak
Ta Lopategi lagun zarra ere
aitatzea komeni zan,
garai batean uztarri baten
berakin ibilli nintzan.
Polizi eta guardizibilak
gure atzetik zebiltzan.
Bertsoa gendun gure armatzat
gerra edo gudaritzan,
poz bat badaukat egin genduena
ez zala alperrik izan.
Zuzendaritzat hartu dezagun
Gernikan dagon haritza,
zazpi anaiak goza dezaten
egiten duen geriza.
Bertsolariak herririk herri
predikatzen gabiltza,
menderik mende bizi dedilla
gure arbasoen hitza.
Eskerrik asko ta agur danori
ta gora bertsolaritza.