Eskerrak
Azpillaga, Jon
1
Agurtzen ditut Labaien Jauna eta Imanol Murua
Pasai San Pedro, Berriatua, Mutriku ta Ondarrua
Agurtutzen dut Astori hontan bildu dan jende mordua
Sari ekartzen heldu direnak berdin agurtzera nua
Ta bertsolari lagun haueri agur ta esker berua
2
Egia da bai Herri zar hontan kantu asko det emana
Baņan negurriz gorakoa zen bertsolarien esana
Hainbat senide hainbeste lagun bildu zaizkit nere gana
Badakizute bana banaka agurtzerik ez dedana
Denok batera hartu zazute besarkada haundi bana
3
Bertsolarien bizi modua dira pozak eta penak
Etxetik erten t'herririk herri ibiliak gera denak
Baņan gehiago sufritutzen du sukaldean zai dagonak
Bertsolarien emaztekiak nerea eta bestenak
Zuek zerate txalo guziak merezi dituzutenak
4
Ta Lapategi lagun zarr'ere aipatzea konbeni zan
Garai bateau uztarri baten berakin ibili nintzan
Polizi eta Guardi zibillak gure atzetik zebiltzan
Bertsoa gendun gure armatzat gerra edo gudaritzan
Poz bat badaukat egin genduna ez zala alferrik izan
5
Zuzendaritzan hartu dezagun Gernikan dagon haritza
Zazpi anaiak goza dezaten egiten duen geriza
Bertsolariak herririk herri predikatutzen gabiltza
Menderik mende bizi dedila gure arbasoen hitza
Eskerrik asko agur deneri ta gora bertsolaritza.