inprimatu
Agur guraso zoragarriak
Izenburua:
Agur guraso zoragarriak
Sinadura:
Azpillaga, Jon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Azpillaga, Jon

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1973
Argitalpenaren urtea:
Alea:
549.zk.
Orrialdea:
11

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Agur guraso zoragarriak

 

Azpillaga

 

 Agur guraso zoragarriak

 agur zaar jende laztana,

 biotz zabalik zuek eskertzen

 etorri naiz zuekgana.

 Guk eskuetan zerbait badegu

 dena da zuek emana,

 zerbait bada ere, gauz aundirik ez

 zuentzako egin dana.

 

 Zeruko Amare seguru aski

 eldu da zuen artera,

 egun guziko pakea eta

 zorionak ematera.

 Au bainon omen aundiagorik

 iņun ikusi ote da,

 zueri eta zeruko Amari

 egin diogu batera.

 


inprimatu