inprimatu
Lizaso-ko auzapeza eta herri bereko gazte bat
Izenburua:
Lizaso-ko auzapeza eta herri bereko gazte bat
Sinadura:
Azpillaga, Jon - Xalbador
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Azpillaga, Jon
Aire, Fernando

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
715.zk.
Orrialdea:
2

Lizaso-ko auzapeza eta herri bereko gazte bat

 

Azpillaga, Jon-Xalbador

 

 AUZAPEZAK

 

 Espainiako agintariak

 dute hainbat urte zirtzil,

 Eta Lizaso gure lurrari

 jarririk hainbat maratil:

 Gure legeak gorde ditzagun,

 xutik egon bedi, mutil!

 Gu jaio giņan lur santu ontan

 guk bigak nai genduke il.

 

 GAZTEAK

 

 Oi auzapeza, nik pentsatzen dut,

 zuk erran duzun bezala:

 Ez laike behar nehoiz itzali

 herritto hunen itzala.

 Gure arbasok guri uzteko

 in dute egin-ahala:

 Nik lur hau utzi baino lenago,

 lur hunek estal nezala.

 

 AUZAPEZAK

 

 Lendabiziko arnasa emen

 Lizason artu genduan:

 Ta orai, saltzeko esparantxakin,

 itxu neor sinistuan:

 Ta zeņek daki gure lur onek

 zenbatzu balio duan:

 Lur sakratu au ordaindutzeko

 dirurik ez da munduan!

 

 GAZTEAK

 

 Nun dira herri huntan sortu-ta,

 ihes joan diren gaixoak?

 Zonbeit mendiak ehortzi ditu,

 bertze bztzu itsasoak.

 Ni gaztea naiz, zaindu nai ditut

 gisa huntako kasoak:

 

 Zerutik keinuz ana baitzaizkit

 nigarretan arbasoak...

 

 AUZAPEZAK

 

 Ai arbasoak joan ziren eta

 umezurtz gera geratu:

 Ai Eskualdunak, non zabiltzate?

 Beharko degu esnatu.

 Eskualdun denak batasunean

 eman-ta lur au pagatu,

 Gure lur santua atzerritarrak

 ez dezaten arrapatu!

 

 GAZTEAK

 

 Ardi-behiak hazten gintuen

 Lizasoko malkarretan:

 Eskual-kantu ederrik entzuten

 han egon naiz bakarretan...

 Ez dut ikusi nahi herri hau

 galdurikan laparretan.

 Ez, zu, Lizaso, etzaizke eror

 etsaien aztaparretan!

 

 AUZAPEZAK

 

 Auretxek dira berri trixteak

 ta dira berri zirzillak:

 Non dira bainan nekazariak

 eta non dira artzaņak?

 Lizaso honi hainbat mesede

 ta anbeste lan egiņak!

 Sasiz beteak arkitzen dira

 len lore zeuden jardiņak!...

 

 GAZTEAK

 

 Lehen gorderik egon den gaitza

 jarri zauku agerian

 Lizaso herria jarri baita

 semetarik miserian...

 Beldurtzeko den gauza etzauku

 ez gertatuko, agian!

 Herri ttiki bat ez othe daike

 salbatu Eskual-herrian...


inprimatu