inprimatu
[Bertsotan]
Izenburua:
[Bertsotan]
Sinadura:
Azpillaga, Jon - Okelar
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Azpillaga, Jon
Okelar

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1973
Argitalpenaren urtea:
Alea:
549.zk.
Orrialdea:
11

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


[Bertsotan]

 

Azpillaga - Okelar

 

 Azpillaga

 

 Agur guraso, agur zaar maite

 emen bildu gera aurten,

 Jainkoak daki zaar jende onek

 zenbat neke igo duten.

 Leeno gazteak izanak dira

 zaartu alakoren baten,

 gaurko gazteak gu ari gera

 leen zuek egiņak jaten.

 

 Okelar

 

 Auek onala ikusirikan

 ez da gure kalterako,

 gu ez gerade modu orretan

 oso gaizki aterako.

 Naiz izan zaarrak balio dute

 edozer lanetarako,

 oraindik ere, bazerate bai

 urte batzuetarako.

 

 Azpillaga

 

 Eman dezute zeuen denboran

 zeuen indar ta izate,

 oinbeste eta geiago bear

 dezutenak bai zerate.

 Gaurko joera ikusi eta

 nik antz emandiot laste,

 lan egiteko zaartu zaizkigu

 erromerirako gazte,

 

 Okelar

 

 Gazte denboran beren almenak

 or zituzten erakutzi,

 sasoi ortara iritxi arte

 gogor asko zuek eutzi.

 Garaia dala pentzatutzen det

 lanai egiteko utzi,

 orain artean egindakoak

 etziran izango gutxi.

 

 Azpillaga

 

 Zenbat lanklase egin dituzten

 egongo dira aaztuta,

 garai aietan ezin ziteken

 joan kotxe bat artuta.

 Egin zituzten lanak balaude

 bear ainbat pagatuta,

 seguru aski egongo ziran

 guztiak aberaztuta.

 

 Okelar

 

 Ai Azpillaga, sinistutzen det

 zuk orain esan dezuna,

 zaar abek ondo bete baizuten

 zeukaten eginkizuna.

 Umore ona dute berengan

 ta gaņera osasuna,

 ori ez alda mundu onetan

 danon aberaztasuna.

 

 Azpillaga

 

 Gaurko eguna nekez iritxi

 ta azkar bear du juan,

 zaarrak goratzen asi bear gera

 naiz len egon ez bajuan.

 Zer tamaņako kristauak diran

 azaldu dute gaurkuan,

 gazteak baiņo geiago dira

 pixkat berotutakuan.

 

 Okelar

 

 Onelakoak onak dirade

 noizean beiņ elkartzeko,

 kontu batzuek esan lenago

 kontu zaarrak aitatzeko.

 Nekealdiak aazturik noizbait

 ola zerbait gozatzeko,

 ezdaukazute ardurarikan

 urte batzuk pasatzeko.

 


inprimatu