inprimatu
(Aita Santiri)
Izenburua:
(Aita Santiri)
Sinadura:
Azpillaga, Jon - Lopategi, Aritz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Azpillaga, Jon
Lopategi, Aritz

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3
Orrialdea:
37-38

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


(Aita Santiri)

 

Azpillaga, Jon - Lopategi, Aritz

 

 Azp.:

 

 Txorien gisa ontaz pentsatzen

 esnatua naiz gaur goizez:

 ondo egiteko sekulan ere

 ez da egon bear lotsez;

 olerkari bat omendutzeko

 danak batu gera pozez

 Aita Santiri milla zorion

 ta eskerrik asko biotzez.

 

 Lop.:

 

 Arrazoi batek alkartu gaitu

 emen guztiok batera:

 Aita Santiri egiten gatoz

 merezi duen arrera.

 Ainbat liburu bere indarrez

 atera ditu aurrera,

 argaitik gatoz gaur beregana

 gure eskerrak ematera.

 

 Azp.:

 

 Bertsolari ere etorri,

 gara zarra ta guztia;

 tokatutzen zan Aita Santiri

 zor doguna erakustia.

 Bertso inguruan ortxe darama

 bere bizitza guztia.

 Gu zure izar txikiak gera,

 zu zera gure eguzkia.

 

 Lop.:

 

 Euskeran alde lan egin dozu

 oso gogotsu eta fiņ.

 Ainbeste bertso biltzeko ere

 egiņaz ainbat alegiņ.

 Zure moduko gizon geiago

 bear ditugu Euskadin

 gure erriko kultura zarra

 beti salbo egon dadin.

 

 Azp.:

 

 Eleiza eta euskera izan da

 bukatzen ez dan jarduna.

 "Milla euskal olerki eder" or dago

 jenteak ezautzen duna;

 olerkarien maixua zera,

 bertsolarien laguna;

 bedeinkatua mundu ontara

 zu sortu ziņan eguna.

 

 Lop.:

 

 Langille fiņa izan zara zu

 alaia eta bizkorra,

 naiz eta sarri zeure inguruan

 eduki giro gogorra.

 Argaitik gaur zu omendutea

 dogu gauza derrigorra;

 zuzena zeure sinismenetan

 eta euskaldun jatorra.

 


inprimatu