inprimatu
[Bertsotan ]
Izenburua:
[Bertsotan ]
Sinadura:
Azpillaga, Jon - Enbeita, Balendin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Azpillaga, Jon
Enbeita, Balendin

Argitalpena:
Anaitasuna.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
67.zk.
Orrialdea:
7

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


[Bertsotan]

 

Azpillaga - Enbeita

 

 Azp.

 

 Au da guretzat alako zailla

 Urren ipiņi diguna

 Usterik gabe ezkontziakin

 Etorriko zat fortuna

 Nere andregeia itxusia da

 Baņo guztiz diruduna

 Ederra izanda zertarako det

 Doterik ez dadukana.

 

 Enb.

 

 Gauza ederra mundu onetan

 Gizonentzat maitasuna

 Maitasun orrek emoten deusku

 Etxietan poztasuna

 Andrea barriz galant on arren

 Ezpadau gura izena

 Nai izan arren ezta ondo or

 ibili izango gizona.

 

 Azp.

 

 Nere lagunak zer esan duan

 Danak dezue aditu

 Andregei ona dadukana ta

 Barruan ezin kabitu

 Nik itxusia baņo ederki

 Aiga baten paseatu

 Diru bearrez arkitzen bada

 Neri ez beintzat eskatu.

 

 Enb.

 

 Diru artian aiskide maite

 Egiten dozu zuk amets

 Gaur egunian beste askotxok

 Egin oi daben legez

 Zuk nai badezu bizi ni legez

 Maitasun ta zorionez

 Diruaz barik ezkondu adi

 Maite zaitunaz biotzez.

 

 Azp.

 

 Nere lagunak andrageientzat

 Badu arrazoi legunik

 Baiņa guri gaur ezin esan du

 Diruen jabea danik

 Ezta munduan sortu oraindik

 Ezta sortuko geroztik

 Diru ederra edukitzia

 Baņo obekiyo danik

 

 Enb.

 

 Nere laguna ikusten juat

 Diru zaletxu bat dana

 Diruagaitik alde batera

 Itxiten dau maitasuna

 Gogoan artu eik Azpillaga

 Enbeitak gaur dirautsuna

 Ezkonduteko maitasuna da

 Diru lagunik onena.

 

 Azp.

 

 Onen epoka etorri zaten

 Dirua du gogotikan

 Nere andregeia itxusia da

 Eztago zer esanikan

 Baņo nik ez det bat ikusitzen

 A baņo politaorikan

 Diruagatik ez da bakarrik

 Maite det biotzetikan.

 

 Enb.

 

 Nere laguna astiro astiro

 Bidia artuten dua

 Lentxuago or diruarekin

 Egin dau ames gozua

 Maitasun billa asi da eta

 Neure ustez ondo dua

 Onek nai ditu maitasuna ta

 Bigarrentzako dirua.

 

 Azp.

 

 Dirua alde batera artuta

 Ez det saltzen maitasunik

 Zuei etzaizuela gaur aztu

 Nik esaten ditudanik

 Nere andregeia laster artuko

 Det emaztetzat urrendik

 Ez da munduan sortu gizonik

 Ni aņan biziko danik.

 

 Enb.

 

 Gauza erreza da mundu onetan

 Neskari begiratzia

 Orren erreza ezta adiskide

 Gustokoa aurkitzia

 Nai nukena da andria aurkitu

 Nere biotzen jaubia

 Geure bizitzan izan dagigun

 Zoriona ta bakia.

 


inprimatu