inprimatu
[Bertsotan]
Izenburua:
[Bertsotan]
Sinadura:
Azpillaga, Jon - Amuriza
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Amuriza, Xabier
Azpillaga, Jon

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1000.zk.
Orrialdea:
11

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


[Bertsotan]

 

Azpillaga - Amuriza

 

 Azpillaga:

 

 Mingaina isilik ez dago eta

 bihotza berdin berbetan,

 hainbeste gauza pasatzen dira

 gure Euskal Herrietan,

 gudari on bat hor non hil daben

 mugaz harunztikan bertan,

 berdingabeko hautsak hor dabiltz

 Kantabriako urtean.

 

 Amuriza:

 

 Kantauri hori hauts sakratuoz

 izan berri da nahasia,

 itsaso amak egingo al du

 tokatzen zan justizia,

 esaten dute itsaso hori

 izan dugula bizia.

 Mikelen hautsa izan da orain

 itsaso horren grazia.

 

 Jon Enbeita:

 

 Hau da justzi gosea eta

 hau injustizi txepela,

 berriz lurrean ehortzi zaigu

 gudari odol epela.

 Ifar-Hegoak elkartzen dago

 ibai erdian "Txapela",

 abertzaleen kontzientzia

 magaltzen duen txapela.

 

 Azpillaga:

 

 Gudari on bat hor non hil jakun

 ta danak daukagu pena,

 askatasuna heldu daitela

 bera izanik azkena,

 itsas handian orain badakit

 Mikel libre dabilena,

 zeozergatik hautatu eban

 sepulturik onena.

 

 Amuriza:

 

 Hilobi hortan Mikelen hautsak

 ziradenean erori,

 arrain guztiek galdetzen zuten;

 "nor da baina mutil hori?"

 Eta Euskadik erantzun zion:

 "Haize librea gidari,

 mutil hori da hilen martiri

 ta biziaren gudari"

 

 Jon Enbeita:

 

 Bihotz erdiko isilean du

 negar gure Aberriak,

 zenbat holako gudari hil du

 isilpetako gerriak,

 hauts bakoitzetik sortuko dira

 biharko txingar berriak,

 berotasunik falta ez dezan

 sekula gure herriak

 

 Azpillaga:

 

 Denok dakigu indarra dala

 askatasun oinarria,

 Mikelek ere bide hortatik

 hase eban egarria,

 gudarien bat hiltzen da barria,

 kantauri itsas gainean dauka

 monumentua jarria.

 

 Amuriza:

 

 Gudari baten hiltzeak, jaunak

 negarrikan ez du behar,

 gudaria da hilda gero ere

 goian dizdiz dagon izar,

 geroztik hemen euria hasten

 denean mendian zehar,

 nik opentsatzen dut:

 "Ur fresko horrek

 Mikelen arima dakar".

 

 Jon Enbeita:

 

 Haize garbia, arnasa du ta

 itsaso urdina magal,

 nahizta aspaldi ilunpetatik

 hortzez bete hainbat hegal,

 alperrik datoz oihu irrintziz

 mila ateak edo "Gal",

 bizi nahi duen herri izan du

 indarren ararazoiak gal.

 


inprimatu