inprimatu
[Bertsotan]
Izenburua:
[Bertsotan]
Sinadura:
Azpillaga, Jon - Amuriza
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Amuriza, Xabier
Azpillaga, Jon

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
886.zk.
Orrialdea:
38

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


[Bertsotan]

 

Azpillaga - Amuriza

 

 Azpillaga

 

 Gure buruan sortutzen dana

 irtetzen du mingainetik

 etorkizuna denok egingo

 dezute zuen lanetik

 dana behar da kultura, kirol

 eta ohitura danetik

 gauza guzitan gauz'(a) ederra da

 saiabide apainetik

 baina hizkuntza herri batentzat

 gauza guzien gainetik.

 

 Amuritza

 

 Gauza guztien goitik hizkuntza

 behar genuela jarri

 zuek hortara bildu zarete

 esku emanez elkarri.

 Astronomuak badira hemen

 batzuk estu eta larri

 izarren bila joan omen ziren

 ta ilargia ekarri

 kultura behar bazen ez gara

 toki txarrera etorri.

 

 Azpillaga:

 

 Egunsentian zabaltzen dala

 etx'(e) haundi honen atia

 eta edonork libre omen du

 entrenatzera joatia.

 Marathoi eta futbol zaliak

 izan lezake kaltia

 preparatuta ez dagonari

 bihotzeko atakia

 bada ezpada ez al da hobe

 geldi geldi egotia?

 

 Amuritza

 

 Geldi egotea gauza ona da

 horrela izan dedila

 bainan alboan jarri digute

 presentadore abila

 Israelera joana omen zan

 zientzi berrien bila

 mikrofonuan jarri ezkero

 ez dugu txoki ixila

 praka motxekin daukagu bainan

 azpian dauka fusila.

 


inprimatu