Zauri bidea'ren aurkako bertso batzuk
Azpeitia, Gotzon
Eskillarak daukaguz
Gaztelu azpian,
baita ba'dauz geijau be
ezker-eskubian;
illunpea daroa
garaitza luzian,
nonor egongo al da
bai ardurapian,
ia ñoiz ikusten dun
gabaz argipian.
Eskillara ortatik
gu arraintzaliak,
arraintza tresnaekin
sarri ibiliak;
gure zar antzera
ibili aldiak,
jausi nai ez dulako
itxasoko urliak,
iges egin nai dogu
orko pamiliak.
Illunpe gitxi dala
dauz biribildute,
laprast egingo dogu
zarrak eta gazte;
tamalgarria dogu
alan ikusite,
ez gara itxartuko
mindu egin arte,
bertso onek diñona
ia nik uste.
Aurtengo urtien ni
birritan laprastu,
mindu egin ba'nintzan
osategiratu;
osategian gero
eiñarte osatu,
norentzako kalteak
in daigun aztertu,
errez dago aztertzen
ein barik aspertu.
Alegindu bear du
mindu ein orduko,
iñor mindutzen ba'da
berbak norentzako?;
balioko ba'gendu
berriz lanerako,
poztasune egongo da
mindutarrentzako,
eta baita batez be
gei jaukoentzako.
Eskillara orretan
nor arduredune?,
arduratu egin bedi
beteten utsune;
ez ba'da betetutzen
illunpe dogune,
alper ibilko gara
zarata ein arte,
eta berandutxu be
jazoko jazkune.
Zazpi bertso jarriaz
noa amaitzera,
zauri bidea'ren aurka
egonak jartzera;
«Zeruko Argia»n da
«Karmel»en jotzera,
emona dot neronek
ederki aitzera,
arduretu nai ba'dau
illunpe kentzera.
|